Berrikuntza teknologikoak

Zure mugikorra aurkitzea errazagoa da Googlen widget berri bati esker

mugikorra-aurkitu

Mugikorra bilatzeko aukera gaitzearekin batera gure Android-en segurtasuna kontu serioa bilakatzen hasi zen. Konponbide sinplea du: Interneteko web helbide batera sar gaitezke edo horretarako beharrezkoa den aplikazioa instalatu dezakegu. Era horretan, segundu batzuen buruan, gure gailu guztiak non dauden jakiteko aukera izango dugu. Orain guzti hori askoz sinpleagoa da.

 

Googlek widget edo “snippet” berri bat gaitu du bilaketetarako, horren bitartez, gure smartphone-arekin webgunean bilatzen dugun aldiro informazio zuzena eskaintzen du. Era horretan, denbora aurrezten dugu eta ezinbesteko informazioa begibistan izango dugu. Horrela, gure mugikorra edo tableta non dagoen jakiteaz gain, gailua blokeatu dezakegu edo dei soinua egin dezan lortu.

Era berean, Googlek “bilatu nire gailua”ra sartu beharrean, bilaketa baten bitartez kokapena zein den jakitea eskaintzen digu.

Orain arte, galdutako edo lapurtutako telefono mugikor bat aurkitu ahal izateko honako urrats hauek jarraitu behar ziren:

  • Webgunearen sartu edo “bilatu nire gailua” aplikazioa zabaldu.
  • Zerbitzuan saioa hasi.
  • Bilaketara sartu eta kudeatu nahi den gailua aukeratu.

Googlek prozesua nabarmen erraztu du behar duzun informazioarekin txartel berri bat edo bilaketa snippet bat gaituz. Orain ez dago inongo webgunera sartu beharrik edo aplikaziorik zabaldu beharrik. Nahikoa da “bilatu nire mugikorra” edo “bilatu nire telefonoa” xerkatzea, adibidez. Froga egiten duzunean ikusiko duzu nola Googlek emango dizun lehenengo emaitza ez den webgune bat izango. Horren ordez, zure mugikorraren kokapen zehatza adieraziko dizu mapan.

Bilaketa widget hau dagoeneko erabilgarri dago. Gailuen bilaketa berria emaitza grafiko baten txertatuta dagoen orriaren leihoa da (leihoan klik eginez sar zaitezke webgunera). Aukera hori erabili ahal izateko, mahaigaineko arakatzailea eta Google bilatzailea erabili behar dituzu arestian aipatutako hitzak erabiliz. Google kontura konektatuta bagaude, agertuko zaigun lehen emaitza bilaketa zuzeneko leihoa izango da.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu