Sarritan aipatu ditugu blog honetan sare sozialetan aritzearen ondorioak. Denak ez dira onak eta horretaz kontzientziatu behar gara. Guk erabilera egokian hezitze eta sentsibilizazioan dihardugu. Eta honetan, adibide bat: zure segurtasun pribatuaren mesedetan hobeto litzateke zure Facebookeko profiletik zenbait datu ezabatuko bazenitu. Ikusiko ditugu zeintzuk.
1.650 milioi erabiltzaile aktibo ditu Facebookek egunero. Datu ikaragarria benetan. Erabiltzaile kopuru honek segurtasun arriskuak handitzea ekartzen du eta datu pertsonalen babeserako neurriak hartzea ezinbestekoa bilakatzen da.
Badaude sare sozial honetan eskaintzen dituzun zenbait datu pertsonal, hobeto litzatekeenak zure profiletik ezabatzea. Zeintzuk?
Zure Facebookeko profiletik ezabatu beharko zenituzkeen hamaika datu
1. Urtebetetze data
Datu hau ohikoa bada ere, izena eta helbidearekin batera, zure pribatutasunari buruzko baliozko datua bilakatzen da.
2. Telefono zenbakia
Sarritan eskatzen du sare sozial honek. Baina publikoki zabalduz gero, inoiz ez duzu jakingo zeinek erabiliko duen eta zein helbururekin.
3. Lagunak
Oxford-eko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea den Robin Dunbarrek, Facebooken sortzen diren harreman eta laguntasun erlazioei buruzko ikerketa aurkeztu zuen. Honek ondorioztatu zuen sare sozial honetan ditugun kontaktuen kopuru handi bat sobera dagoela. Izan ere, Facebooken onartu ditugun lagun guztietatik %4,1a benetan konfiantzazkoak direla adierazi du.
Bere ustetan, harreman osasuntsuagoak sortzeko Facebookeko lagunen zerrenda moztu behar dugu.
4. Adingabekoak agertzen diren argazkiak
Sarritan komentatu izan dugu blog honetan: adingabekoek badituzte eskubideak eta ez dute zertan euren irudia beste hirugarren baten eskutik sarean argitaratuta dagoela jasan beharrik.
5. Adingabekoak joaten diren ikastetxeari buruzko datuak
Ez da beharrezkoa hau zabaltzea eta arriskutsua izan daiteke. Egun, sexu arloko delituak ekiditeko prebentzioan aholku hau zabaltzen da.
6. Oporretan zoazenean datak eta lekua zabaltzea
Lapurretak eta horrelakoak ekiditeko oinarrizko araua da hau. Dagoeneko aseguru etxe batzuk euren kontratuetan jaso dute ez dituztela lapurketa batek sortutako galerak ordainduko, baldin eta bezeroak publikoki iragarri badu Facebooken bere oporrei buruzko daturik.
7. Zure kokapena
Mugikorrean kokapena aktibatzea beharrezkoa duen zerbitzuren bat zabaltzen baduzu, kontuan izan ezagutza apur bat daukan beste batek jakin ahal izango duela non zauden.
Ardura eta arreta muturreraino eraman behar dira eta etengabe geolokalizatua egotearen arriskua ekidin behar da.
8. Zure profilera sartzeko baimenduta dauden erabiltzaileekin kontuz
Beste pertsona bat baimendu baduzu zure profilaren edukiak kudeatzeko aukera izateko, erabakiz aldatzeko unea izan daiteke. Beste batek aukera baldin badauka zure izenean edukiak argitaratu, iruzkinak egin edo iritziak botatzeko, arriskuan egon zaitezke.
9. Kokapena
Zure egoera eguneratzen duzunean ez zabaldu zure kokapena. Etxetik egiten baduzu, zure helbidea zabalduko duzu.
10. Egoera zibila edo harreman bat daukazula
11. Zure bankuko kontuaren edo txartelaren datuak
Argiago daukazu orain zure datuak babestu eta segurtasuna bermatzearen ardura zure gain dagoela?