Berrikuntza teknologikoak

Zure datuak ezabatu nahi dituzu Googletik? Aukera duzu orain

GoogleDelete

Europako hiritarrok Googleri sarean “ahaztuak izatea” eska diezaiokegu jada. Bai, bilatzailean zuri buruz agertzen diren datuak ezabatzeko eskubidea bermatzen du konpainiak eta eskubide horren erabilpena egiteko inprimaki bat jarri du martxan Googlek.

Hala ere, prozesua ez da automatikoa izango eta eskera bakoitza banan-banan ikertuko da.

Aukera honen bidez Googlek europar auzitegiaren ahaztua izatearen eskubideari buruzko azken sententzia betetzen du eta europar hiritarroi bilatzaile horretatik desagertzeko eskubidea izatea bermatzen digu.

Europako Justizi Auzitegiak pasa den maiatzaren 13an zabaldu zuen sententzia, 2010ean hasitako prozesua amaitutzat emanez.

 

Kasuz-kasuko ikerketa eginez, Googlek europear auzitegiak ezarritako baldintza eta aukerak ematen direla aztertuko du. Ez da automatikoa ez berehalakoa izango eta pertsona bati lotutako edukia garrantzirik gabekoa, zaharra edo desegokia suertatzen denean ezabatzea bermatuko du.
Hori bai, Googleri zehatz-mehatz adierazi behar zaio ezabatu nahi dugun web orriaren esteka edo estekak.
Eta gainera, publikoaren interesekoa den edukirik ez da ezabatuko.

Honen arabera, ez dira ezabatuko pertsonaia publiko edo nabarmenduren edukirik eta informazioaren eskubidea pribatutasunaren gainetik ezarriko da.

Momentuz Google da ahaztua izatearen eskubide hau bermatzeko eskaera bideratzeko sistema martxan jarri duen bilatzaile bakarra, baina besteek ere bideratuko dute.

Beraz, jakin dezazuen: neurriak hartu ditzakezue datu zahar, iraingarri eta abarren aurrean.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu