Sare sozialak

Zure Bitmojiak diseinatu

bitmoji

Beharbada zure lagunen marrazki bertsioak antzeztutako komikiren bat ikusi duzu jada. Snapchat erabiltzen baduzu, posiblea da lagun batek bere buruaren emoji pertsonalizatua den animazioa bidali izatea ere. Hauek dira Bitmojiak!

 

Bitmojiak “emoji pertsonalizatuak” dira, marrazki bizidunen estiloko abatar pertsonalizatuak, edozein plataforman sortutakoak horretan erabiltzeko helburuarekin. Bitstrips izenarekin jaio ziren, eta garai hartan norberaren marrazki pertsonalizatuekin bineta multzo txikiak sortu zituzten. Ez zen arraroa Interneten ikustea, batez ere Facebooken.

Bitmoji bat egiteko, aplikazioa deskargatu baino ez duzu behar, irudia gorde eta partekatu daiteke, Snapchatekin sinkronizatuz nahi izatekotan. Behin sortuta, nahi beste alditan aldatzen jarrai dezakezu. Bitmojiek, pertsonalizatutako abatar bat sortzeaz gain, erabiltzaileari aukera nahiko ematen diote. Jantziak alda ditzakezu, denborarekin eta ekintzarekin lotuta. Kirol gertakariak Bitmoji taldeen jantziak ekarri ohi dituzte askotan.

Enpresa askok Bitmojien itxura aldatzen duten pakete pertsonalizatuak dituzte, Pixar enpresak adibidez zinemako marrazki pertsonaien tematikoak ateratzen ditu sarritan.

Bitmojiak edozein plataformatan erabili daitezkeen arren, Snapchatekiko konexioek hainbat funtzio berezi dituzte, hauen artean, jadanik aipatutako abatarretan oinarritutako AR iragazkiak. Bitmojien ospea dela eta, Facebook bezalako enpresek beraien bertsio propioa plazaratzera eraman dituzte.

Bitmojiak 2018ko Munduko Futbol Kopa Txapelketarako ere bereziki diseinatu dira. Eskuragarri dauden paketeek Bitmojiak janzteko aukera ematen dute jokalari batzuek eramaten dituzten uniforme markekin. Messi, Ronaldo, Ozil, Kane eta Neymarren jantziak aukeratu ditzakezu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu