Sare sozialak

Zu ere ehuneko hauen barruan zaude?

ikerketa

’10 epic fails’ ikerketa egin du Movistarrek internet erabiltzerako orduan egiten diren 10 akats ohikoenak zeintzuk diren jakiteko asmotan. Zenbait datu harrigarri kaleratu dira horri esker.

Ohera sartu aurretik mugikorra kontsultatzen duenetakoa al zara? Jaiki bezain laster alarma isilarazi eta lo zeunden bitartean zer gertatu den begiratzen al duzu? Euskaldunen %54ak du hori egiteko ohitura, hau da, Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok. Eta kasu honetan ere, Espainiako datuak altuagoak dira; hamar espainiarretatik zazpik egiten baitu lo mugikorra gau-mahaian duela.

Euskaldunen %19ak sare sozialetan irainak jaso dituela aitortzen du, bai Facebook, bai Twitter eta baita Instagram bidez ere.

14 eta 24 urte bitarteko gazteen %23ak dio bikote, lagun edo senideen kontrola sumatu duela uneren batean. Datua nahiko altua da eta are altuagoa da Espainian, non gazteen %40ak izan duen sentsazio hori.

Gainontzekoek sareetan egiten dutenari garrantzi handia ematen diogu. Horren erakusle da euskaldunen %43a jarraitzaileen eta ingurukoen perfil aldaketetan fijatzen dela.

Mezuak ez erantzutearen kontuak ere amorru handia ematen digu. %48ak ez du jasaten Whatsappeko bi tik urdinak izan eta erantzunik ez jasotzea, hau da, besteak mezua irakurri eta ez erantzutea.

Mugikorrarekin eduki asko partekatzen dira eta elkarrizketatutakoen %41ak aitortu du uneren noizbait argazki edo bideoren bat bidali diola ez zegokion pertsonari. Hala ere, %8a bakarrik damutzen da bidalitako edukiaz.

Pasahitzen kontua beste arazo bat izan ohi da. Jendeak klabe bera erabiltzen du plataforma ezberdinetarako, norbere kontuak arriskuan jarriz. Euskaldunek ere hori egiteko ohitura dute; erabiltzaileen erdiak pasahitz bat dute aplikazio eta kontuetarako.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu