Sare sozialak

Zozketa! Ruper Ordorika Leioan ikusteko sarreren zozketa martxan dago!

Aste hau zozketena dela ematen du, ezta?

Beste bat daukagu martxan. Oraingo honetan berriro musikarekin lotuta: Ruper Ordorikak emanaldia eskainiko du datorren larunbatean, azaroak 24, Leioako Kultur aretoan.
Aurrekoetan bezala, bi lagunentzako hiru sarreratxo ditugu zozketatzeko.

Galdera baten bidez egingo dugu oraingoan ere. Eta aurreko zozketetako gaiaren inguruko galdera izango da baita, Euskararen Eguna ospatzen dugulako laister.

Hau da galdera, adi!

NORK JARRI ZUEN MARTXAN EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO EKIMENA LEHENENGOZ? ZEIN DA ERAKUNDE HORREN IZENA?

Ziur asmatzen duzuela! Blog honetan erantzuna aurki dezakezue bestela…

Zozketa  hau azaroaren 22an egingo dugu arratsaldeko 17:00etan eta, betiko moduan, gure Twitter eta Facebookeko profilen bidez zabalduko ditugu jarraian sarreren irabazleen izenak.

Ruper Ordorikaren disko berriaren azala

Sarrerak jasotzeko irabazleek Euskararen Etxera etorri beharko dute, goizeko 8:00ak eta arratsaldeko 17:30ak bitartean.

Gogoratu ekitaldia larunbata arratsaldean dela, Leioan. Beraz, sarrerak ostirala arratsaldean jaso beharko dituzue beranduenen.

Animo!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu