Datorren ostiralean, azaroak 23, Igorreko Lasarte Aretoan Lingua Nabajorum antzezlana ikusten joateko sarrerak zozketatzen ditugu. Bi lagunentzako hiru sarrera oparitzen ditugu.
Zer egin behar da zozketan parte hartzeko? Artikulu honen iruzkinetan galdera bati erantzun. Besterik ez!
Hau da galdera:
NOIZ ZABALDU ZEN BILBOKO EUSKARAREN ETXEA? ZEIN DATETAN?
Gure egoitza Euskararen Etxean dago hain zuzen ere eta galdera erraza da. Pentsatu apur bat eta asmatuko duzue!
Zozketa azaroaren 22an egingo dugu arratsaldeko 17:00etan eta, betiko moduan, gure Twitter eta Facebookeko profilen bidez zabalduko ditugu jarraian sarreren irabazleen izenak.
Irabazle suertatzen diren lagunek Euskararen Etxetik pasatu beharko dute sarreren bila.
Goizeko 8:00etatik eta arratsaldeko 17:30ak bitartean aukera izango duzue sarrerak jasotzeko Euskararen Etxean.
Zeri buruz ari da Lingua Nabajorum lana? Lingua Nabajorum: Euskeraren Historioa bi Txoriburuk Kontatua. Teoria liluragarri bat defenditzen dute: Herri honetan gertatu den gatazka bakoitzari hizkuntzaren aldaketa bat dagokio. Horrela gertatu zen dena, zehazki:
Hasieran, gure Herria paradisu bat zen, non bikote bakar bat bizi zen. Mundo estatiko eta baketsua zen, eta nahikoa ziren onomatopeiak, inguruko animaliak eta agerraldi naturalak deskribatzeko.Semealaben etorrerarekin sortu zen Euskal Gatazka, orain arte iraun duen fenomenoa.