Euskararen Etxea

Zornotzako Nagusien Aretoa bisitan!

Zornotzako Nagusien Aretoa

Atzo arratsaldean bisita berezia izan genuen Euskararen Etxean. Izan ere, Zornotzako Nagusien Aretoa hurbildu zitzaigun Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko asmoz.

Nagusien Aretoak, Zornotza inguruko nagusiak biltzen dituen talde honek, hilero irteera bat antolatzen du batez ere Bizkaia inguruan dauden gauza ezberdinak ikusteko asmoz. Hortaz, Martxoan Bilboko Euskararen Etxera etorri eta Euskararen inguruko gauza ugari ikusteko aukera izan dute.

19 Nagusien talde honetan, inguru horretako herrietatik datozten hainbat Euskaldun zahar daude.  Bestetik, Euskeraz ez dakitenen kopurua nabarmena da taldean ere. Horrela, bisita elebiduna egiten saiatu gara atzokoan eta Euskarak duela hamarkada batzuk izan zituen oztopoen inguruko lekukotasunak entzun eta komentatu ditugu.

Bisita egin, esperientziak trukatu eta izugarrizko arratsalde ona pasa dugu eztabaida ugariekin Euskararen Etxean. Hori gutxi ez balitz, Nagusien aretotik kazetari moduan ibili dira talde honetako bi nagusi, geroago erreportaia bat egiteko ideiarekin.

Milesker zuen bisitagatik Nagusien Aretoa!!

Zornotzako Nagusien Aretoa

Zornotzako Nagusien Aretoa

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu