Euskara eta zinema gogoko duenarentzat bada toki bat: Zinema Uneak. Euskara eta zinema izpide dituen webgunearen bitartez, zinema eta telebistaren inguruko euskal lehioa izatea nahi dute.
Zinemauneak.eus atari berrian, behar bezalako hasiera emateko zinema eta telesail arrakastatsuenen gaineko informazio zabala jarri dute eskuragarri. Besteak beste, albisteak, kritikak, erreportajeak, fitxa teknikoak eta trailerrak.
Zinema eta euskararen arteko harremanean hutsuneak ikusi dituzte eta hori betetzeko helburuarekin jarri dute martxan proiektua: zinema eta telebistaren inguruko euskal lehioa izatea nahi dute. Gai hauei buruzko informazioa hizkuntza anitzetan aurki daiteke eta euskaraz ere aukera bera izatea da erronka.
Egitasmo honen helburu nagusiak zerrenda batean bildu dituzte:
a. Euskara eta zinemaren topagune bat sortu
b. Zinema eta telebistaren inguruan euskaraz informatzeko aukera ematea
d. Internet-en aurkitu daitekeen euskarazko informazio eskaintza aberastea
e. Euskarazko ikus-entzunezkoaren kontsumoa erraztea
f. Euskarari zabalbide berriak eskaintzea
g. Euskarak internet-en dituen mugak gainditzea
Zinema Uneak komunitate-proiektu bat izateko nahiarekin jaio da eta ateak zabal zabalik ditu parte hartu nahi duen edonorentzako. Parte artu nahi dutenek bi aukera dituzte: kolaboratzaile moduan aritu edota diruz lagundu. Kolaborazio lanetan interesatua dagoenak, albisteak kritkiak edo erreportajeak idatziko ditu. Edo, agian, trailerrak euskaraz azpititulatzen lagunduko du.
Ideia eta proposamen berriak entzuteko prest daude, denen artean, euskerazko webgune txukun bat osatu dezaten.