Blogintza Euskal egitasmoak

Zinea.eus atariko blogak martxan!

Zinemazalea zara? Dagoeneko martxan daude zinea.eus atariko blogak! Sartu eta irakurri blogariek argitaraturiko iritziak, hausnarketak, lanak…

Amaia Garcia, Gaizka Izagirre, Aitor Gametxo, Maria Elorza, Cliff de Hory eta Maider Fernandez izango dira zinea.eus atarian ariko diren blogariak. Bertan landuko dituzte zinemaren adar ezberdinak, eta zabalduko dituzte horien inguruko kritika, hausnarketa, ezagutzak…

Hilabetean behin idatziko dute, gustuko dituzten arloen inguruan. Izan ere, gai anitz tratatuko dituzte sei blogariek: euskal ikus-entzunezko industria, emakumezkoen zinema, dokumentalgintza

Zinea.eus

Zinemazale euskaldun talde batek osatutako ataria da ‘zinea.eus’ deiturikoa. Helburu nagusia euskal ikus-entzunezkoen eta zinemazaleen bilgunea izatea da. Horregatik, beraiek argitaratzen dutenaz gain, euskal zinezaleen interesekoa izan daitekeen informazioa baduzue, emailera idazteko aukera daukazue, informazioa trukatuz.

zineaaa

Hortaz, ikus-entzunezko produktuak, zinea, zineari buruzko informazioa, albisteak, kritikak, lehiaketak, estreinaldiak, blogak… eta beste gauza interesgarri asko topatuko dituzu euren webgunean. Sartu eta gozatu!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu