Aholku teknologikoak

“Zeu zara bideo honetan agertzen dena?”, Facebookeko iruzur berria

Azken egunotan, Facebook Messenger-en bidez jasotako mezu pribatuak agertzen hasi dira iruzur egiteko asmoarekin. Kontakturen batek bidaliak, esteka bat eta mezu edo amu labur bat erakusten dute: “Zeu zara bideo honetan agertzen dena?”.

 Mezu hori irekitzean, hartzaileak esteka sakatuko du. Esteka horrek Facebook-en diseinu bereko web orri bat zabalduko du, eta bi eremu agertuko dira saioa hasteko, sare sozial horren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz.

Hala, erabiltzailea Facebookekin loturarik ez duen web orri batera sartzeko arriskuan izango da, eta ohartu ezean, sare sozialaren kontuaren pasahitza emango dio ezezagun bati.

Baliteke xehetasun txiki hori oharkabean pasatzea smartphone batean, baina ordenagailu batean nabariagoa da: lotura maltzur hori nabigatzailean irekitzean, helbide-barran agertzen den URL helbideak ez du inolako harremanik Facebook-ekin; http://confident–archimedes–ce9973-netfly-app.translate. helbidearen antzekoa da.

Bada, pantailan agertzen den adierazpenak hauxe iragarriko dio erabiltzaileari: “Facebook-ek bere kontua egiaztatu behar du bideora sar zaitezen”. Hala, posta elektronikoa edo telefono-zenbakia sartzeko eskatuko dio erabiltzaileari, pasahitzarekin batera. Hori guztia eginez geri, Facebookeko kontuen kontrola galduko luke erabiltzaileak.

Phising izeneko eraso-mota bat da, eta erabiltzailearen konfiantza bereganatzea du helburu. Horretarako, mezu bat bidaltzen du ezagun batek. Bertan, interesa piztu eta kanpoko web batean sartzea edo malwareren bat aktibatzea eragin dezakeen aipamen edo gonbidapenen bat eransten da, erabiltzaile-kontua hainbat plataforma, sare sozial edo posta elektronikoko zerbitzutan egiaztatzeko aitzakiarekin. Ohikoa da, halaber, edukia banku-kontuei buruzkoa izatea, dakarren arriskuarekin.

phising

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu