Blogintza

Zergatik sortu beharko nuke blog bat?

blogintza

Blog bat sortzea eta blogari bilakatzearen ideia duzu buruan baina ez duzu guztiz argi ikusten? Arrazoi batzuk eskainiko dizkizugu. Idazketa lan bat baino askoz gehiago da blog bat idazteari ekitea.

blogintza

Blog batean idazteak ohitura, balore eta gaitasun batzuk garatzea eskatzen du. Kontuan izan behar dugu idaztea istorioak kontatzea dela, besteekin partekatzea, bai ideiak, hausnarketak, iritziak, gogoko edo gorrotatzen ditugun gauzak, aldarrikatzea, salatzea, gomendatzea… Hainbat gauza aldi berean.

Beraz, garrantzitsua da blog batean idazteari ekitearen erabakia. Zalantza dagoenean: zergatik eta zertarako idatziko dut nik? Hemen arrazoi batzuk.

 

Konstantzia

Blog batean aritzeak ez du esan nahi lehenengo egunetik arrakasta edo jarraitzaile mordoa irabaziko ditugunik. Bide luzea da, egunez egun egin beharrekoa. Jarraikortasuna izatea beharrezkoa da, baina aldi berean lantzen den balorea bilakatzen da.

Trebetasun mentala

Gaitasunak lantzeko aukera ematen du: sormena lantzeko, ideien etorria, idazteko gaitasunak hobetzeko… Eta horiekin batera, gaien ikerketa eta iturrien azterketa lantzen da. Bide batez, sarean partekatu eta erlazioak lotzeko trebetasuna landuko dituzu baita ere.

Sormena

Askatu barruan duzun artista hori! Guztiok daukagu zerbaitetarako erraztasun handiagoa edo trebeagoak gara zerbaitetan. Eta gehienetan erakustea atsegin dugu.

Hizkuntza edo idazkera lantzeko

Artikulu bakoitza sormenezko idazketa ariketa bezala egitea proposatu ahal diozu zure buruari. Hitz berriak erabili, esamoldeak landu, kontzeptuak beste modu batez azaldu…

Partekatu

Blog batean idazteak partekatzeko gogoa daukazula adierazten du. Zure ezagutza, nahiak, iritziak… partekatuko dituzu. Zu igorlea bilakatu eta hartzaile batengana heldu nahi izango duzu.

Nortasun eta izaera digitala lantzeko

Gero eta garrantzitsuagoa da aspektu hau, bai arlo pertsonal eta bai profesionalerako. Lan eskaintzetarako hautaketa prozesuetan hautagaien irudi edo nortasun digitala aztertzen da: zer agertzen da beraiei buruz sarean, zer partekatzen duen, nolako aurre iritzia sortzen duen pertsona horrek ezezagun baten aurrean, zertan nabarmentzen da, zein gaitasun dituen… Hauek guztiak eta askoz gehiago ikertu daitezke sarean, klik batzuk eginez.

Beraz, beste baten esku utziko duzu zure irudi digitala sortzea edo zuk sortuko duzu eta nahi duzuna erakutsi? Ondo pentsatu.

izaera digitala

Laburbilduz, blogak aukera paregabea bilakatzen dira nor, zer garen eta zer izan nahi dugun adierazteko. Animatuko zara eta zurea sortuko duzu?

Zertaz mintzatu edo zein gai landu ez badakizu, adi egon. Hurrengo artikulutan arlo hauei buruzko zenbait ideia eskainiko dizkizugu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

2 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu