Berrikuntza teknologikoak

Zer egin telefono zaharrarekin? Emaiozu bigarren bizitza!

Pile of smart phones

Sakelako telefono berria eskuratu duzu; aldatzeko arrazoia, seguruenik, hauen artean egongo da: modelo berria, diseinua, edukiera, eskaintzen dituen baliabideak…

Beraz, aurretik zeneukana gainditu egiten du berriak; eta ondorioz, ez duzu lehenengoa gehiago erabili nahi. Baina orduan, zer egin? Bota, baina non birziklatu; edo larrialdi batetarako gorde, baina azkenean hau gertatzen zaigunean berehala berri bat lortu nahi dugu.

Zer egin smartphone zaharrarekin? Bigarren bizitza bat eskaini genezaioke telefonoari. Zelan? Hainbat aukera eskaintzen ditu oraindik gailuak beste erabilpen bat eman ahal izateko:

WiFi sarbide-puntua

Interneterako sarbidea lortu genezake telefonoaren bidez, haren WiFi aukera erabiliz. Agian, etxeko routerraren seinalearen eremua hedatzeko, adibidez. Telefonoa, kasu honetan, wifi seinalearen errepikagailu gisa.

telefonoa3

VoIP bidezko telefonoa

VoIP siglekin Voice over IP deritzon teknologia adierazten da, internet bidezko deiak egitea, hain zuzen ere. Telefoniazko sare analogikoa gainditzen du teknika honek.
WiFi sarbidea izanda, telefono zahar horren bidez deiak egiteko aukera izango duzu oraindik, Skype, Viber, WhatsApp eta horrelako aplikazioen bidez.

Bideo-zaintza sistema osatu

Badaude urrutiko erreprodukzioa egiteko zenbait aplikazio, IP Webcam, adibidez. Hauen bidez, urrutiko gailu batek nabigatzailearen bidez grabatzen duena denbora errealean ikusiko dugu.
Telefono zaharra segurtasunezko kamara gisa erabil genezake.
Adibidez, etxean ez gaudenean telefono horren bidez grabtu eta beste gailu baten bidez internet erabiliz edozein lekutatik ikusi ahal izateko; edo haurren gelan jarrita, bertan gertatzen ari dena kontrolatzeko.

telefonoak6

Telebista irakurgailua

Zure telefono zahar hori 2011a edo beranduagokoa bada, mikro-HDMI konexioa izango du agian. Kable batzuk lotu eta erreproduzitzaile bihur genezake. Bestalde, beste ordenagailu, sareko disko edo horrelakoren baten bidez streaming bidez edukia erreproduzitzeko ere balio izango du. Honetarako, aplikazioen bidez zuzenean musika edo soinua erreproduzituko du: Spotify, iTunes, SoundCloud, Google Music…

Eta musika irakurgailua

Telefonoari entzungailuko konexiora bozgorailu batzuk gehitu eta musika entzuteko sistema osatuko dugu. Eta interneterako sarbidea badugu, musika zuzenean internetetik erreproduzitzeko aukera izango dugu, gainera. Bestela, telefonoaren MicroSD txartela edo barruko disko gogorrean gorde beharko ditugu audio fitxategiak.

telefonoak4

Iratzargailua

Zergatik ez erabili telefono zaharra goizero itzartzeko? Telefonoak eskaintzen duen funtzio honetaz gain, gure gustoko musikaz egitea aukera genezake. Bestalde, aukera izango duzu ere loa kontrolatu eta lan-orduak kudeatzeko aplikazioak erabiltzeko.

Esku-argia, kalkulagailua eta beste asko

Telefonoa zaharra izango da, teknologiak azkenaldian eskaintzen dituen baliabideetariko asko erabiltzeko; baina oinarrizko funtzioak eta abar erabiltzeko gai izango da oraindik: kalkulagailua, zerrendak idazteko, esku-argia…

Kontsola retroa

Antzinako kontsolen errepikatzaileak instalatzeko aukera izango genuke eta txikitan jolasten genuen bezala gogoratu: Game Boy (My Oldboy!), Sega MegaDrive (Gensoid) edo Super Nintendo (SNESDroid). Aurreratuagoak bagara eta baliabideak izanez gero, gamepad USB edo Bluetooth-a edo mikroHDMIren bidez telebistara lotzeko aukera, retro-kontsola eramangarria izango dugu.

Marko digitala

Argazkiak banan-banan pasatzen jarri ahal dugu eta une goxoenak gogoratzeko aukera izan. Badaude aplikazioak ere sarera lotzeko eta zuzenean argazkiak erreproduzitzeko.

Larrialdietako deiak egiteko

Telefono modelo ugarik, desaktibatuta badaude ere, aukera ematen dute larrialdiko deiak egiteko. Honek aukera ematen digu, mendira, bidaiak egiten ditugunean… badaezpada ere telefonoa gurekin eramateko.

Urrutiko agintegailua

Telefonoa LED izpi infragorriko baliabideaz hornituta badago, urrutiko mando edo agintegailu moduan erabiltzeko aukera izango dugu. Aplikazio batzuen bidez, bestalde, Smart TV direlakoak kontrolatzeko aukera dago.

telefonoak2

Pen drive

Telefono zaharkitu baten aukerarik oinarrizkoena da hau. Telefonoaren disko gogorra edukiak gordetzeko erabiltzea: audio edo musika fitxategiak, argazkiak, dokumentuak…

Beraz, badakizu, badaezpada ere, ez bota telefono zaharra. Bigarren bizitza bat izan dezake!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu