Aholku teknologikoak

Zer egin behar dut Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko?

Zelan daki Googlek bilatzen ari zaren hori? Zergatik agertzen zaizkizu iragarki zehatz batzuk? Inoiz galdetu diozu horrelakorik zure buruari? Bai, Googlek asko daki zutaz, uste duzun baino askoz gehiago. Zure mugimendu guztiak jarraitu eta zure jarduera gordetzen du. Eskaintzen dizkizun eduki eta zerbitzutan pertsonalizazio maila ikaragarria dago, bai; baina agian zuk nahi ez dituzun zenbait gauza dakizki…
Nola ezabatu Googlek zutaz dakien hori guztia? Arrastorik ez uzteko ezabaketa nola egin azalduko dizugu.

 google

Hasteko, argi izan: datuak dira Googlen negozioa

Googlen negozioa datuak bildu eta beste batzuei eskaintzean datza. Zuri, bezero moduan, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizu; pentsatu une batez: bilatzailea bera, posta elektronikoa, mapak, biltegia, nabigatzailea… Zein da horren guztiaren prezioa? Zu zara. Zu (gu denok) gara produktuak. Googlek badaki egiten duzun guztia, ematen dituzun pausuak… eta, sarritan, egingo duzuna baita ere.
Puntu honetara heldu bazara eta ez badakizu zelan lortzen duen hori guztia egitea, uler ezazu oso erraza izan dela: zuk eman diozu baimena, zerbitzuak erabiltzerakoan erabilera baldintzak onartzerakoan. Baldintza horiek ez dituzu gogoratuko, seguruenik irakurri ere ez ez dituzulako egin. Gehiengoak moduan.

Garbiketa egin nahi baduzu eta Googletik zure arrastorik utzi nahi ez baduzu, hemen azalduko dizugu nola egin behar duzun.

Zure Googleko jarduera osoa ezabatu

Googlen bilaketa bat egiten duzunean, zuzenean zure kontuan gordetzen du informazio hori; posta elektroniko bat irakurri edo inprimaki bat betetzen duzunean, Googlek badaki. Zure jarduera eta mugimendu guztiak gordetzen ditu, batez ere Chrome nabigatzailearekin egin baduzu eta zure kontuan saioa hasita izan baduzu. Beraz, informazio hori guztia ezabatzeko lehen pausua Googleko Jarduera ezabatzea da.

Nire jarduerak atalera joan. Honetan, zure profilarekin egindako jarduera osoa ikusiko duzu. Atal honetan zerrenda osoa agertzen da eta jarduera osoa ezabatzeko aukera duzu, edo eduki zehatz bat edo eguneko.

google-nire-jarduerak

Nabigatzailearen datuak ezabatu

Ekintza honen bidez nabigazio-datu guztiak ezabatuko dira. Hauen artean, cookie-ak, katxean dauden irudiak eta deskargatutako fitxategiei buruzko informazioa dago.

Nabigatzailearen ezabaketa hau egiteko, zauden nabigatzailean ezarpenetara joan eta edukien atalean aukerak agertuko zaizkizu.

 

Google Maps

Android sistema eragileko telefonoa erabiltzen baduzu, jakizu egon zaren leku guztiei buruzko datuak gorde dituela zure gailuak. Informazio hori guztia ezabatzeko, atal honetara joan. Bertan zure kokapenen zerrenda osoa agertzen da. Hau ezabatzeko, orriaren azpiko aldean agertzen den zakarrontziaren ikonoan sakatu.

GoogleMaps-Kokapen historia

Bide batez, kokapen-historia ezgaitu eta horrela ez du gordetzen jarraituko.

Iragarkiak

Googlek zure jarduera gordetzearekin batera, erakutsiko dizkizun edukien kudeaketa egiten du. Horrela, zure bilaketekin bat datozen iragarkiak eskaintzeko gai da. Oso ohikoa eta nabarmena izaten den adibide batekin berehala ohartuko zara honetaz: bidaia bat egiteko asmoa daukazunean eta horri buruzko informazioa bilatzen duzunean, ondoren ez duzu nabaritu hegaldi, hotelen eta horrelako zerbitzuei buruzko iragarkiak agertzen zaizkizula behin eta berriro, zure atzetik ibiliko balira bezala? Egia esanda, zure atzetik dabil, bai.

Iragarkiei buruzko datuak ezabatzeko, sakatu orri honetan. Bertan Googlek erabiltzailearen lehentasunak jasotzen ditu. Googlek ez ditu eskainiko (ezta salduko ere)  zuk emandako informazio pertsonalik (adibidez, izena, posta elektronikoa edo fakturazio-informazioa), baina bai interesatua zauden gaien inguruko informazioa.

iragarkien-ezarpenak

 

Zure profila

Orri honetan bertan zure profilari buruzko datuak eskaintzeko aukera dago. Adina eta sexuaren inguruko daturik eskaini nahi ez baduzu, hemen doitutako informazioa zaindu.

Googleko profila

 

Aplikazioak

Aplikazio bat erabiltzen duzunean eta zure posta elektronikoarekin saioa hasten duzun unetik, Googlek informazioa biltzen du.

Zelan jakin zure profilera lotuta dauden aplikazioak? Atal honetan: Nire kontua > Saio-hasiera eta segurtasuna > Konektatutako aplikazioak eta guneak > Kudeatu aplikazioak.

Hemen sakatu eta zerrenda ikusiko duzu.

Horietako bateren bat kendu nahi izanez gero, bakoitzaren izenean sakatuta kentzeko aukera agertuko zaizu.

 

Eta YouTube, zer?

Googleko zerbitzurik erabilienetakoa da. Eta, noski, gure bilaketa eta ikusitako bideoei buruzko informazioa gordetzen du baita ere.

Zeintzuk izan diren jakin nahi baduzu, esteka honetan sakatu eta zure profilaren erregistrora eramango zaitu. Bertan ikusiko dituzu: zuk saioa hasita ikusi dituzun bideoen zerrenda, bilaketa-historia eta bideoetan egindako iruzkinen jarraipena. Bai erreprodukzio zerrendan eta bai bilaketarenean informazioa garbitu edo pausatzeko aukera daukazu.

 

Youtubeko-historia

 

Beraz, zure jardueraren aztarna gehiegirik utzi nahi ez baduzu, badakizu zer egin behar duzun: noizean behin minutu batzuk hartu eta garbiketari ekin.

Save

Save

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu