Berrikuntza teknologikoak

Zer demontre da Big Data delako hori?

Sarritan aipatu dugu blog honetan Big Data. Hedabideetan egunero dabil hitza, berrietan eta teknologiari buruz mintzatzen garenean, berrikuntza, negozio berriak, garapenak… etorkizuna hortik etorriko dela azpimarratzen da etengabe. Baina zer demontre da Big Data delako hori? Zertarako erabiltzen da? gaur erantzunak.

big-data

Demagun webgune bat bisitatzen duzula edo onlineko erosketa bat burutzen duzula; demagun kreditu-txartelaz ordainketa bat egiten duzula edo sare sozialetan zure jarduera zabaltzen duzula; demagun hedabide edo blog batetako artikulu bati iruzkina egiten diozula; edo agian argazkizalea zara eta zure irudiak Flickr edo Instagramen zabaltzen dituzu… Ohiko ekintzak gaur egun, ezta? Beno, ekintza guzti hauek termino batean laburtu daitezke: datuak. Aztarnak uzten ditugu mundu digitalean. Guk sortu, eraldatu, zabaldu, banatu, bildu… egiten ditugu etengabe.

Datu hauek gehituz doaz eta gure nortasun digitala osatzen dute. Nortasun hau oso baliotsua da egun, zer egiten dugun, nola, zer kontsumitzen dugun, zein den tendentzia eta kontzeptu ezberdinen inguruko informazioa osatzeko. Datuak gara.

Zer da orduan Big Data delakoa?

Big Datak datu guzti horien azterketa egiten du. Datuen analisia eta ikerketak informazio baliogarria eskaintzen du.

Azterketa hau egiteko Big Datako software berezia sortu da. Hain da handia aztertu, miatu eta ikerketu behar den informazio kopurua, baliabide berezi hauek sortu behar izan direla. Neurtzeko unitateak jada ez dira, gigabyte edo terabyteak; petabyte eta exabytetaz ari gara. Petabyte bat, 1015 = 1,000,000,000,000,000 byte dira. :-!!

Big-Data2

Big Dataren gakoak

Hiru ezaugarri nabarmentzen dira Big Datan: bolumena edo tamaina, aniztasuna edo aldakiak eta azkartasuna. Honetaz gain, beste bi hauek ere kontutan hartzekoak dira: egiatasuna eta balioa.

Bolumena edo tamainari dagokionez, adierazi dugunez, gaur egun edozein jardueretan sortzen dugun datu kopurua ikaragarria da; eta tamaina handikoak, gainera; gero eta gehiago.
Datu hauek mota eta formatu askotarikoak izan daitezke; horregatik aniztasunarena.
Eta hau dena prozesatu ahal izateko, azkartasuna guztiz beharrezkoa da. Unean bertan lortu eta zabaldutako datuak dira gehienetan.
Egiatasunari buruz ari garenez, nahi diren helburuak lortu eta eskuratu nahi den informazioa jaso ahal izateko, datuak egiazkoak izan beharko dira.
Eta balioaz mintzatzen garenean, negozio edo ekintza zehatz batetarako datu horiek izan dezaketen garrantzia adierazten da.

big-data-datuak

Nondik lortzen dira? Nola sailkatzen dira?

Lortutako datuak bi mota handitan sailkatzen dira: egituratuak eta egituratu gabeak. Aldea, taulatan bildu daitekeen formatu zehatz bat izateagatik baldintzatuta.

Datu egituratuak

Datu egituratuak ondo zehaztuta daukate luzeera eta formatua; horrelakoak izaten dira datak, zenbakiak, karaktere kateak… Hauek taulatan erraz bildu daitezke.

Datu hauek modu oso desberdinetan bildu daitezke: bereziki eta behar bati erantzuteko sor daitezke:

  • merkatu ikerketa enpresek egiten dutena, adibidez (inkesta, eztabaida talde… bitartez)
  • erabiltzaileei ikuspegi edo iritzia emateko proposamenen bidez sortuta (erosketa bati buruzko esperientzia adierazteko galdetegiak, adibidez)
  • erosketa prozesuetan bildutakoak, onlinekoak zein fisikoak
  • erroldak
  • populazioari buruz bilduta dagoen oinarrizko informazioa (identifikazioa, ikasketak, osasun-datuak…)
Datu ez egituratuak

Hauek ez dira ohiko datu baseetan biltzen. Jasotzen duten informazioa, izenak dioen bezala, ez dago egituratua eta beraz, ezin da ohiko tauletan doitu.

Datu mota honen barruan ere erdi-egituratuak sartzen dira: datu baseetan gordeta ez daudenak, baina hauen tratamendurako beste barne-egitura edo antzekorik daukatenak, Html eta Xml-ak adibidez.

Datu mota hauek erabiltzaileek sortutakoak izaten dira. Erabiltzaileok internet bidez egunero sartzen ditugunak osatzen dute talde hau, gure txio, mezu, Facebookeko sarrera, webguneetako iruzkinak…

Harrapaketan lortutakoak ere izan daitezke mota honetan sartzen direnak. Erabiltzaile baten jardun pasiboaren bidez lortutakoak dira; adibidez, GPSan helbide bat sartzen dugunean.

Mota honetan formatuaren araberako sailkapena egiten da baita ere: testukoak direnak (RSS, posta elektronikoak, dokumentuak…) edo testuz osotuta ez daudenak (audio, bideo, argazkiak…).

BigData

Zertarako erabiltzen da Big Data?

Erabiltzaileok datu kopuru handia sortzen dugu, enpresek erabil ditzaketeenak, gurekin daukaten harremana hobetzeko, zerbitzu berriak eskaintzeko, eta bezerook euren zerbitzu eta eskaintzari buruzko informazioa lortu ahal izateko.

Beraz, Big Dataren helburua datu hori erabakiak hartu ahal izateko informazioan bihurtzea da.

Datuen miaketa sakona honi datuen meatzaritza esaten zaio.

Negozio aukera bat da Big Data. Enpresek bezeroak ulertu eta horien nahiak, beharrak, desioak eta abarrei buruzko informazioa jasotzeko erabiltzen dute. Egun, Biga Dataren aplikazioak arlo eta jarduera zeharo ezberdinak hartzen ditu.

Hala ere, enpresa gutxi dira oraindik ekosistema honetan ematen diren jarduerak ikertzeak sortzen dituen etekinaz aprobetxatzen direnak. Eta noski, honetan hasi direnak enpresa erraldoi eta boteretsuenak izan dira. Ezaguna da AEBetako Wallmart supermerkatu katearen adibidea (hemen horri buruzko artikulua – ingelesez-).

Big Datari esker egoerak aurreikusi daitezke, zerbitzu berriak eskaini eta kontsumoaren gora beherei aurre egiteko erabakiak azkartasunez hartu eta aldaketak berehala egin.

Baina, guzti honek, alde izkutua izan dezake…?

big-data-infografia

Etorkizun handiko teknologia … baina arriskutsua

Abantailak ditu Big Datak, zalantzarik gabe. Baina arriskuak baita ere.

Mota hauetako informazioa miatzea eta kopuru honetan lortzeko aukera izateak, horren erabilpen desegokia edo maltzurra ekar dezake.

Big Data jarduera ekonomiko eta sozialen aldaketarako motorra bihur daiteke eta baliabide honek gizakion portaera aurreikusteko gaitasuna bermatzen du, baina juxtu gaitasun honek, gizakiak euren datuak erakusten dutenagatik juzgatzera eraman dezake.

Minority Report-en kontatzen dena gerta daiteke? Edo George Orwell-ek 1984an deskribatutakoa biziko dugu?

Minority Report eta Big Data - Azkue Fundazioaren egunkaria

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu