Euskal egitasmoak

Zer dator Loraldian?

loraldia2016-1

Loraldia Festibalaren bigarren edizioa ospatuko da aurten. Bilbon eta udaberrian, euskara eta kultura nagusi. Edizio benetan potente datorkiguna, 16 egun, 36 ikuskizun, 11 tokitan eta adierazpen kultural berritzaile eta berrienetaz gozatzeko aukera paregabea. Horietako asko estreinaldi mundialak izango dira. Zer garen eta nondik gatozen ahaztu gabe, baina etorkizunera begira.
Apirilaren 9 eta 24a bitartean, Bilbon baduzu hitzordua. Ikusi zer datorren!

Logo-H_COL

Loraldia elkarteak iaz eman zion Festibalari hasiera, XIX. mendean Anton Abadiak sortutako Lore jokoetan ispiratuta. Hau ardatz hartuta, 2015ean lau egunetan zehar hainbat ikuskizun eta ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Loraldia elkarteak sortu eta bultzatuta, erakunde eta beste zenbait eragileen laguntza eta babesarekin. Loraldia elkartea euskarazko kultura sustatzeko eta honen inguruan lanean ari diren eragileen arteko elkarlana izateko jaio da.

loraldia2016-2

Horregatik Loraldiak hiru ardatz nagusi ditu: hezkuntza arloa eta gazterian egiten du indarra, transmisioan sakonduz eta Eskola atalak horretan sakontzen du, ikastetxeetara kultur adierazpen eta jarduera desberdinak hurbilduz; bigarren, Plaza!, kultur sektorea osatzen duten eragileen elkarlana sustatu eta indartzeko espazioa da; eta Festibala, urtero euskarazko kultur ekoizpenaren erakusleiho izango dena, diziplina artistiko guztiak hartuko dituena eta publiko orokorrena hurbilduko dituena.

Guztiontzako lekua dago Loraldian eta aurtengo edizioa indartsu dator: 16 egunetan, 35 ekintza baino gehiago, arlo eta mota guztietakoak; 11 lekutan; ikuskizunik berritzaileenak, euskarazko kultur ekoizpen berrienak eta estreinaldi mundialak. Denetarik izango dugu Loraldia 2016an: bertsolaritza, musika, dantza, antzerkia, zinema, literatura, performancea…

Horrela, ekintzetako batzuk, elkarteak eragileekin batera ekoiztutako hainbat ikuskizun benetan berezi eta interesgarri aurkeztuko dira, lehen aldiz: Maite.K, Maurizia, Laboa Jazz, Shane MacGowanen gibela (bai, The Poguesena, ondo irakurri duzu), Bilbronx, Poeta gorri horiek! 11 Kolore haur abesbatza, Orhipetik  edota Etorkizun perfektua balitz ekoizpenak.

Ezin ditugu hemen ekintza guztiak banan-banan zerrendatu, baina festibalaren webgunean sartu eta eguneratuta ikusiko dituzu guztiak. Bada, gainera, sarrera eta bonoak erosteko aukera baita ere.

loraldia2016-3

Guk ere Loraldiarekin bat egingo dugu. Iaz, Instagram lehiaketa arrakastatsua antolatu genuen. Aurten, ostera, komunikazioan laguntzeari ekingo diogu eta Loraldiak ematen duen guztiaren bozgorailu bilakatuko gara.

Loraldiak Bilbo bustiko duen bezala, guk sarea Loraldiaz bustiko dugu baita ere.

Adi egon Loraldira, beraz, udaberria badator!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu