Linkbuilding delakoa web edo SEO posizionamenduaren funtsetako bat da eta orri baten autoritatea handitu nahi du bertara zuzendutako estekak sortuz
Bilaketa motor gehienetako algoritmoak, Google edo Bing-en modukoak, SEO on-site eta SEO off-site faktoreetan oinarritzen dira. Azken horiek web baten garrantzian oinarrituta daude eta beren adierazle nagusia bertara zuzendutako link-ak edo backlink-ak dira. Bestelako faktoreak ere egon badaude, hala nola, estekaren anchor text delakoa, esteka follow-a den edo ez, markaren aipamenak edo sare sozialetan sortutako estekak. Garrantzitsua da kontuan hartzea sarritan eduki onak era naturalean lotzen direla. Horrela, estekak lortzeko ahalegina era organikoan gertatzen da eta ahalegin txikiagoa eginez beste bide batzuen aldean.

Web orriak ondo posiozionatzeko, web-orrietara eramaten duten loturak lortzeaz gain, aurretiz, web-orriak On page SEO baldintzak bete beharko lituzke. Hau da, egiturari eragiten diotenak:
- Web-orriak egitura egokia izatea.
- Hitz gako egokiak erabakitzea.
- Hitz gako horiek izenburu, deskribapen eta URL-etan erabiltzea.
- HTML kodeko izenburuetan h1-h6 etiketak modu egokian erabiltzea.
- Irudietan ALT atributua erabiltzea.
- Web-orria azkar kargatzea.
- Gehienez hiru klik eginez web-orriko eduki esanguratsuenak topatu ahal izatea.
- Erabiltzen dugun zerbitzaria egonkorra eta kalitatezkoa izatea.
- Web-orria gailu tamaina ezberdinetara ongi egokitzea.
- Eduki berria txertatzea.
Eta ondoren, On-page SEO baldintzak txukun jarri ostean, Off-page SEO faktoreak lantzen has daiteke, alegia, gure web-orritik at daudenak. Hemen kokatzen da, beste batzuen artean, Linkbuilding estrategia, Linkbuilding on bat egiteko, kalitatezko loturak lortzea da gakoa. Honakoak har ditzakegu kontuan: Oinarrizko backlink batzuk izatea ia ezinbestekoa da. Adibidez, Linkedin eta Google My Business zerbitzuetan enpresaren orria sortu eta bertan web-orrira lotura gehitzea.
Sare sozialak modu profesionalean erabili eta posizionatu nahi dugun edukira loturak txertatzea. Lantzen ari garen sektorean erreferentziazkoak diren web-orriak identifikatu eta hauetan gure web-orriko edukira loturak lortzea. Hedabideetan guri buruz hitz egiten denean, gure web-orrira esteka jartzea eska dezakegu. Egin daitezkeen lanen zerrenda ia amaigabea den arren, helburu txikiak zehaztuz eta hauek gauzatuz, web-orria bilatzaileetan hobeto kokatzea lortuko dugu pixkanaka. Ezinbestekoa izango da, era berean, hasierako egoeraren eta Linkbuilding ekintzak gauzatu ondoren posizionamenduan eman diren aldaketak neurtzea.