Online supermerkatuan erosketa bakarrik burutuko duen hotzgailua; iratzargailuak jo eta automatikoki kafetera martxan hasten da itzartzen garen bitartean; edo automatikoki eta etxean dagoen bizilagun kopuruaren arabera pizten den berogailua. Zientzia-fikzioa? Ez, etorkizuna eta oraina. Ongi etorria gauzen internetera!
Baina, zer da zehazki gauzen interneta? Labur-labur azaltzeko, eguneroko gailu eta produktuen elkarren arteko interkonexioari buruz ari gara gauzen interneta aipatzen dugunean. Beraz, gailu batek besteari informazioa edo datuak pasatzea eta elkarreragitea ez da etorkizuneko amets bat, jada gaur egun ematen ari dena baino.
Egun, 60.000 milioi bat produktu daudela gauzen internetari konektatuta uste da. Eta etorkizunean, bizitzako gailu garrantzitsuenak interneten bidez elkarren artean konektatuta egongo dira. Helburua, gure bizitza errazagoa egitea.
Hamaika aplikazio dago gauzen internetari etekina ateratzen diotenak:
- Etxeko gailu eta argien energiaren kontsumoaren kontrolari aplikatuak (elektrogailu konektatuak)
- Osasun mailako jarduera ugari (gure eguneroko jarduera kontrolatzen duten eskumuturrak, korrika egiten dugun Km kopurua kontrolatzen duten zapatillak, kariesak kontrolatzen duen hortz-eskubila, gure pixaren analisia egiten duen pixontzia…)
- Gizartearen zerbitzura dauden aplikazio ezberdinak (kotxeen alokairua mugikorren bidez, mugikorraren bidezko ordainketa egiteko aukera, gure behar eta nahietara doitutako publizitatea…).
- …
Badaude gailuak internetera konektatzen dituzten moduluak, edozein gailu sarera sartzeko aukera ematen diona. Hala ere, etorkizun laburrerako erronka, konektatzeko prozesu horretan protokolo berdintsuak ezartzearen beharra da, ekoizle guztiek protokolo berdinak erabiltzea. Hau lortzeko Internet Engineering Task Force erakundea dago, aurreko kasu batzuetan interneteko komunikaziorako beste protokolo ezberdinen definizioa egin bai dute.
Eta interneteko konexioa galduko balitz? Aplikazio guztiak eskuzko kontrola ahalbidetzen dute ere horrelako egoerak aurreikusiz.
Zeintzuk izan zitezkeen gauzen internetaren beste aplikazio batzuk? Gauza guztiak internetera konektatuta egongo balira, gure mundua guztiz adimenduna bihurtuko litzateke.
Pentsatu une batez, edozein gauza konektatuta egongo balitz, hau aurkitu eta kontrolatzea eguneroko jarduera arrunta izango litzateke eta lapurketak, adibidez, ahaztuko genituzke.
Gure bizitzako alor ezberdinekin lotutako gailuak apurka-apurka eskainiko dute gauzen internetari konektatzeko baliabidea, bilakera ez da bapatean emango. Baina ikerlarien ustez hemendik lau urtetara gure etxeko gailuren bat jada gauzen internetari konektatuta egongo da.
Hau da gauzen internetaren historia orain arte:
2014a gauzen internetaren bilakeraren urtea izango dela diote.
Zuk zer uste duzu?
[…] gure egunerokotasunean eta, teknologia aurrerakuntza eta beste behar edo zerbitzuak direla eta (gauzen internetari buruz landu genuen artikuluan ikusi genuenez) , gero eta nabarmenagoa bihurtuko da […]
[…] gure egunerokotasunean eta, teknologia aurrerakuntza eta beste behar edo zerbitzuak direla eta (gauzen internetari buruz landu genuen artikuluan ikusi genuenez) , gero eta nabarmenagoa bihurtuko da internet. Parteka […]
[…] -. Definizioa: “Internet of Things” Zer da Gauzen Interneta? […]
[…] 2016 urtearen bukaeran munduan internetera konektatuak dauden gailuen kopurua 6,4 mila miloikoa izango da. 2015eko bukaerako datuekin alderatuz, %30eko igoera suposatzen du datu horrek, eta tendentzia horrekin jarraitzea espero da 2020. urtean 20,8 mila milioi gailu konektatuak izan arte. Horrek esan nahi du, 2016an, egunero 5,5 milioi gailu berri konektatuko direla internetera. Gauzen interneta enpresei eta erakundeei negozio berriak sortzea ahalbidetzen die eta noski beraien aktiboak kudeatzeko modu errezago eta eraginkorrragoak. Gure blogean gauzen internetari buruz orain dela hilabete batzuk hitz egin genuen sakonago hemen. […]
[…] dela ere ba diotenak asko dira. Adibidez, Industria 4.0 barruan IKT-en garrantzia aipagarria da, IoT edo Gauzen Internet-a ere ate joka dugu, barruan ez badaukagu […]