Euskararen Etxea

Zer berri martxoan Euskararen Etxean?

EEko-jarduerak-Matxoa-webgunea_handia

Martxoarekin batera udaberria helduko zaigu. Bada garaia… Eta Korrika dator baita ere!

Euskararen Etxean harrera egingo diegu ere erakusketa berri batekin, hilaren 23an; Hiri asko bere baitan erakusketari hasiera emango diogu egun horretan. Eta hurrengo astean egitasmo horren aurkezpena ere izango dugu.

Baina hori baino lehen, egitaruan beste zenbait jarduera izango ditugu.

Larraitz con Pomparen euskarari buruzko erakusketa hilaren 18ra arte ikusgai dago.

Hile honetan bi hitzaldi-ikastaro izango ditugu:

  • Nola landu behar dut nire nortasun digitala arlo profesionalean etekina ateratzeko?
    Aste honetan bertan, asteazkena 4an gai interesgarri honi buruz mintzatuko gara eta nortasun digitala osatzen hasteko gakoak eskainiko ditugu. Besteak beste, zenbait galderei erantzuna emango diegu: Zelan hasi nire jarduera arlo digitalean? Nire gaitasunak erakus ditzaket interneteri esker? Sarean zablatzen duzuna kaltegarria izan daiteke nire arlo profesionalean? Langabezian zaude eta lan bila zabiltza, sareak lagundu al zaitu?
  • Instagram sare soziala erabiltzen ikasteko ikastaro-lantegia: publikoak eskatuta, hirugarren aldiz antolatzen dugu ikastaroa hau. Darabilboko lagunek botatako deialdiari erantzunez eskainiko dugu.
    Honetan Instagram sare soziala erabiltzen hasiko gara, mundu mailako erabiltzaile bitixi batzuen kasua ikusiko dugu, trukutxuak ere ikasiko ditugu… eta sortu berri den Igerrak, Instagrameko erabiltzaile euskaldunon sareari buruz ere arituko gara.

Kalesareak dokumentalaren proiekzioa izango dugu martxoaren 4an. Beraz, nortasun digitalari buruzko hitzaldira etorri eta ondoren dokumentala ikusteko aukera izango duzue.

Eta Euskararen Etxera bisitan etorri nahi baduzue eta Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutu, martxoaren 14an, larunbataz, goizez zabalduko dugu. Bisitak euskaraz eta gazteleraz eskaintzen ditugu.

Aukera paregabea euskarari buruzko bitxikeriak ezagutzeko!

Hemen egitarau osoaren zerrenda:

EEko-jarduerak-Matxoa-webgunea_handia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu