Euskararen Etxea

Zer berri apirilean Euskararen Etxean?

EEko-jarduerak-Apirila_eskuorria

Udaberria heldu da! Bazen garaia, ezta? Apirila opor usainarekin datorkigu eta Euskararen Etxean ere jarduera bereziak izango ditugu, gazteentzako errobotika ikastaroak, adibidez.

Aurten erronka ezarri diogu gure buruari eta Aste Santuko jai egunetan Euskararen Etxea zabalik egongo da: apirilaren 2a eta 6a bitartean goizez zabalduko dugu egunero eta bisita gidatuak eskainiko ditugu. Apirilaren 7tik aurrera, ohiko ordutegian (bisita gidatuak goizez bakarrik, baina bisita bakarka egiteko aukera arratsaldeko 5ak arte).
Apirilean 11an ere larunbata goizez zabalduko dugu.
Hiri asko bere baitan erakusketa  interesgarria ikusteko aukera izango duzue gainera, Bilbo beste ikuspegi ezberdin batetik ezagutzeko.

HiriAskoBereBaitan1

 

Gazteentzako arduera bereziak pretatu ditugu opor egunetarako: 3D inprimatze eta Robotika Arduino erabiltzen ikasteko lantegiak.

3D inprimatze ikastaroa Euskararen Etxean

Eta hileari agur esateko beste jarduera berezi bat prestatu dugu: euskarazko musika-kazetaritzari buruzko mahai-ingurua.

Maiatzerako aurrerapen interesgarria: Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia ospatuko dugu maiatzaren 7an. Baina gaurtik aurrera izen-ematea zabalik dago. Doako jarduera izango da eta IKTak eta hezkuntza izango dira landuko ditugun alorrak.

Teknologia_irakaslearen-eskura

Zer gehiago? Loraldia egitasmoarekin bat egiteko Instagramen Loraldia, euskal kultura gaur geroan lehiaketa bat dugu martxan. Animatu eta parte hartu!

Loraldia_Burua

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu