Kaixo! Astero bezala izan dugun bisiten laburpentxoa kontatzeko aukera ez dugu galtzen gure Blogean. Honetan, talde mordoa izan dugu Euskararen Etxeko ekintzetan parte hartzen.
Horrela, Gabriel Aresti Eskola (Bilbo), Ellakuria-Zurbaran Ikastetxeko 4 talde (Bilbo) eta Elorza Eskola (Urduliz) izan dira gurekin hainbat ekintzetan parte hartzen! Euskararen Interpretazio Zentroan bisita gidatua jaso eta Komiki Digitalaren Lehiaketan aritu dira gehienbat.
Esperentzia bikaina pasa eta euskal munduan gehiago sartzeko iritziarekin bukatu dute eskola eguna. Beraz, agerian da Euskararen Etxea bisitatzen duten zentro hauek komentatzen diguten bezala urtero errepikatzeko asmoarekin eskolara bueltatzen direla!
Zure zentroko talde ugarirekin etorri nahi? Deitu eta erretserba egin, doakoa!

Gabriel Aresti Eskola

Ellakuria-Zurbaran BHI

Elorza Eskola

Ellakuria Zurbaran