Gurekin parte hartu nahi?

Zenbat esaera zahar partekatu ditugu Instagrameko lehiaketan?

Lau astetan zehar ospatu dugun esaera zaharren inguruko lehiaketa bukatu da. Lau erronka, aste bakoitzeko bat eta lau gai ezbedin landu ditugu hauetan: ezaugarri fisikoak, izaera, natura eta ohiturekin lotutako esaerak.

Zornotza Barnetegiarekin batera burutu dugu ekimen hau eta pozik gaude jasotako erantzunagatik, bai parte hartze aldetik eta erabiltzaileek proposatutako esaera ezberdinen kopuruagatik baita ere.

Lehiaketako dinamika oso erraza izan da: gaiaren inguruko esaera batzuk proposatu ditugu eta horiekin lotutako argazkiak gure Instagrameko profilean. Erabiltzaileek esaeren esanahia azalduko zituzten irudiak partekatu behar zituzten; edo esaera berriak proposatu eta horiei erantzunen zituzten argazkiak.

Beraz, sormena astintzea eskatzen genien jarraitzaileei. Eta ondo baino hobeto egin dute!

Erronka bakoitzeko hiru irabazle aukeratu ditugu. Hamabi irabazle horien artean, irabazle nagusi bat.

Irabazle nagusia @wasimbo izan da eta hau bere argazkia:

EsaeraZaharrak-Irabazle-Nagusia-wasimbo

Eta… badakizue zenbat esaera partekatu izan diren Instagram bidez lehiaketak iraun duen bitartean? Lau gai horiekin lotutako 143 esaera!

Hauek guztiak:

1. Halako eskuak, nolako opilak
2. Astoa zaldiz jantzita ere asto
3. Asko balio du indarrak gehiago buru azkarrak
4. Musikak erraten digu nola dantzatu
5. Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza
6. Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua
7. Nolako zura, halako ezpala
8. Zenbat eta ipurdi gorago, orduan eta burua beherago
9. Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua, berriz, ez
10. Goseak begiak argi
11. Adiskide onekin egunak labur
12. Mendi batek ez gaitu behaztopatzen, harri koxkor batek bai
13. Emakumeak bere edertasuna jantzita dauka
14. Begi berdeak, dukeak eta erregeak
15. A ze parea, marraskiloa eta barea
16. A ze parea karakola eta barea
17. Usoak eta gaizki ezkondutako neskak etxera bueltatzen dira
18. Etxean zer ikusi, ha ikasi
19. Oker hasi, oker amaitu
20. Ilea zuritzea hobe da burua baino
21. Non gogoa, han zangoa
22. Ezkongaietan bero, kontuak gero
23. Begi ederrak, lan gutxi
24. Euskara bihotzean eta erdara espainean
25. Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin
26. Bakoitzak bere astoari egiten dio arre
27. Alferra beti lantsu
28. Gogoko tokian aldaparik ez
29. Zenbat buru, hainbat aburu
30. Haizea nora, zapiak hara
31. Baleki gazteak, baleza zaharrak
32. Zer ikusi, hura ikasi
33. Elur urte, gari urte
34. Aberatsa, tranpa hutsa; pobrea amets hutsa
35. Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko
36. Gezurrak hankak labur. Bueno gezurrak eta gezurtiak!
37. Nor nolako, lagunak halako
38. Gogoko tokian aldaparik ez!
39. Biak uztarrian jartzeko modukoak!
40. Geroa alferraren leloa
41. Umearen zentzuna, etxean entzuna
42. Kalean uso, etxean otso…
43. Zintzoa beti pozik
44. Aita langilea zuena
45. Arima baldarrek ez daukate mugarik
46. Biboa uste eta baboa izan
47. Baleki gazteak, baleza zaharrak
48. Alfer egon eta alfer lanak egin, biak berdin
49. Alferra beti lantsu
50. Zozoak beleari ipurbeltz
51. Amen: zu hor eta ni hemen
52. Ardi txikia beti bildots
53. Arrats gorri goiz eguzki
54. Arrats gorri, goiz euri
55. Eguzkia beherago, itzalak luzeago
56. Eguzkia eta euria Erromako zubia
57. Ezkur urte, elur urte
58. Urak egiten du bide
59. Eguzki bera on eta gaiztoentzat
60. Eguzki eta euri, Martxoko eguraldi
61. Igela haserraturik ere, ur malgari ez zaio axola
62. Goizeko laino gorri, gaueko iturri
63. Urria esan eta urria izan
64. Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
65. Gaur hotza, bihar izotza; etzi elurra, banuen beldurra
66. Urruneko intxaurrak hamalau; hara joan eta lau
67. Aho hertsitik ez da eulirik sartzen
68. Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan
69. Txantxangorriak baino buru gehiago ez dik horrek!
70. Apirilaren azkenean, hostoa aritz gainean
71. Abenduko eguna , argitu orduko iluna
72. Lore guziak, igartzen
73. San José loratsu, martxoa kakatsu
74. Goiz guztiak du bere arratsaldea
75. Apirileko lorea, urrea baino hobea
76. Belar anitz, behar anitz
77. Elur urte, gari urte
78. Otsaila, katu hila!
79. Gaur eguzkia okerreko bidetik irten da
80. Aditzaile onari, hitz gutxi
81. Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten
82. Sagarrak axala eder, harra berdin ahier
83. Usoak joan, sareak heda
84. Ilargi eta laino, sorginentzat giro
85. Urak dakarrena urak darama
86. Hostoak erori, habiak ageri
87. Eguraldi ona, bera da praka, bera da gona
88. Oilo ibiltari azerien jana
89. Arrats gorriak haizetsu, goiz gorriak euritsu
90. Mendebala euritan, berrogeita zortzi ordu bustitan…
91. Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da
92. Goizeko laino gorri gaueko iturri
93. Han eta hemen txakurrak oinutsik
94. Ez duk larrosik arantzak gabe
95. Hegaztia airerako gizona lanerako
96. Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra…
97. Elur-melur, ez gara bildur, etxean badaukat nahiko arto eta egur
98. Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik
99. Enarak goizetan txio–txioka badabiltza, eguraldi ona
100. Anbotoko beleak Anbotora nahi
101. Atzerri otserri
102. Jan eta lo potolo
103. Jai guztiek bere biharamuna
104. Legea ohituraren umea
105. Tokixan tokixan txakurrak ortotsik
106. Txakur hila ez da makilatzen
107. Goian zerua eta behean lurra bizi da pobrea
108. Burruntzaletik ura edanez gero, ezkontza egunean euri
109. Ama, haurrekin, eskuak loturik
110. Taldean dijoanak ez du pixarik bakarrik egiten
111. Argia gabe lanerat, iluna gabe etxerat
112. Bide asko izaten dira mendi gailurrera igotzeko
113. Amuarrain handiak txikia jaten du.
114. Ikasi du zaharrak, erakutsita beharrak
115. Baserritik gosea eta baserritik asea
116. Ezina ekinez egiña
117. Jai eguneko lanak ez du inor aberasten
118. Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua
119. Denbora badoa eta gu harekin
120. Adiskide onekin, orduak labur
121. Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna
122. Itotzekotan, ur handitan
123. Jai eguneko lanak ez du inor aberasten
124. Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki
125. Bakoitzak bere gurutzea darama
126. Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste
127. Zurrut eta purrut era batera ezin leiz
128. Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez
129. Eroriena izanik ere, altza daiteke
130. Dezagun gutxi dezagun beti
131. Altsu ta maltsu, biek igualtsu
132. Hobe jaten gastau, botiketan baino
133. Gizona gizon, katua mixon
134. Ibiltari gauean, logale goizean
135. Zurginaren etxean, eskailerak zahar
136. Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen
137. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu
138. Ez da ogirik neke gaberik
139. Ogi gogorrari hagin zorrotza
140. Uztarria erosi, idiak erosi aurretik
141. Nola soinu, hala dantza
142. Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi
143. Abendua jai huts eta gau huts

Mila esker guztiei!

Esaeren inguruan lan egin, ikasi edo irakatsi eta praktikatu nahi duzuen guztiek hemen daukazue lanerako beste tresna erabilgarri bat. Instagramen sartu #esaera_zaharrak traolaren bidez bilatu eta hor dituzue ia 300 argazki eta esaera irudikatuak.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu