Internet, egunero erabiltzen dugun baliabidea eta pizti erraldoia bilakatu dena. Baina pentsatu une batez: hainbat ordenagailu, gailu eta zerbitzari konektatuta aldi berean eta mundu osoan zehar. Sarea planeta osoko hainbat baliabide kontsumitzen duen mamu energetikoa da.
2011an egindako kalkuluaren arabera, internetek munduko energia osoaren %2a kontsumitzen zuen. Zelan atera zuten datu hori? AEBetako Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa batean bildu zuten (Raghavan – Ma; HowStuffWorksen ikusita):
750 milioi ordenagailuetako zenbatespena, beste 750 milioi ordenagailu eramangarri, 1000 milioi sakelako telefono eta 100 milioi zerbitzari. Raghavan eta Ma ikerlarien ustetan internetek behar duen elektrizitate kopurua 84 eta 143 GWetakoa da. Honek mundu mailako kontsumoaren %3,6 eta 6,2aren arteko kopurua suposatzen du. Guztira, 107 eta 307 GW izango litzateke kontsumo hori.
Gaur egun pentsa zenbat izan daitekeen, kontutan izanda gainera 1992.ean egunean 100 GBetako datuen bidalketa egiten zela eta 2013an, aldiz, kopurua 28.000 GBetakoa segundukoa dela, ez eguneko. Bai, 28.000 GB segunduko; harrigarria, ezta?
2013an AEEBBetako datu zentroek 91.000 milioi Kwh kontsumitzen zituzten; datu hau mundu osora zabalduta eta gaur egunera ekarrita, izugarria izango da.
SciShow ren bideo interesgarri honetan horren inguruan datu interesgarri ugari topatu ditugu.
Ikaragarria, ezta?