Sare sozialak

Zenbat daki Facebookek zutaz?

Inoiz galdetu diozu zure buruari, Facebookeko profilean jarri dituzun datuei esker, erraldoi honek zenbat dakien zutaz? Eta kontutan izanda gainera egunero egiten dituzun ekintzak eta jarduera plataforma honetan, zabaltzen duzun informazioa harritzekoa izan daiteke. Zer egiten du Facebookek zuri buruzko informazio gehiago lortzeko?

Facebookek 1.500 milioi lagunen datuak ditu bere esku. Ikaragarria, ezta?

Zer egiten du Facebookek informazio horrekin? Beste entrepresei iragarki zatikatutak saldu. Zer esan nahi du honek? Publikoaren atalak bereiztu egiten dituela eta gai edo arlo zehatz batetara mugatzeko gai dela. Adibidez, Bilbon bizi diren 25-45 urteen arteko emakumeak eta zinema atsegin dutenak.

Nola lortzen du maila horretaraino zehaztu ahal izatea? Guk gure profiletan ezartzen ditugun datuengatik. Nahiz eta pribatutasunerako ezarpen horiek asko mugatu, ezinezkoa da zenbait informazio gordetzea ekiditzea.

Azken aldian pribatutasunaren zaintzaren bermea dela eta hainbat salaketa jaso izan ditu Facebookek; ezagunena, Max Schrems austriarrak egin zuena. Horren ondorioz, egun gardenagoak dira Facebookek zutaz dakien datuak ikertzea.

Safernet entrepresako Thiago Tavares izeneko teknikariak, Facebookeko profilaren babes kopia gorde eta ikertu ondoren, sare sozialak bertan profila daukagun erabiltzaileengandik zein datu gordetzen dituen ikertu zuen. Hemen bost ondorio ikaragarri… eta batzuetan beldurgarri edo hausnartzeko modukoak.

facebook1

Zer daki zutaz Facebookek?

1- Zure aurpegiaren “koordenatuak”

Tavaresek bere Facebookeko profilaren babes kopia gorde eta ikertu ondoren, Facebookek zenbakiz osatutako erabiltzaile bakoitzaren irudi digital antzeko bat sortzen duela ikusi zuen, aurpegian ditugun 34 puntu zehatzen distantziak kalkulatuz eta horren algoritmo bat sortuz.

Hau ekiditzeko modua ere badago, Facebookeri aurpegiaren mapa hori egiteko baimena ukatuz.
Nola? Ezarpenak > Pribatutasuna atalean > “Zure argitalpenak eta etiketatuta zauden gauzetan ikuska itzazu” aukeran “Inor ere ez” aukeratuz.

2- Non zauden, sarean eta saretik kanpo

Aplikazioaren ezarpenetan “Segurtasuna” atalean zenbait informazio gordetzen dira, gure nabigatzeko modua agerian uzten diotenak.

Horietatik bat, zein ordenagailu, telefono edo tabletetatik sartu zinen aplikaziora. Hortxe gordetzen dira baita ere, zein IP, zein egun eta ordutan sartu zinen aplikazioan, zein nabigatzaileetatik eta telefonoen kasuan, zein izan den zerbitzua eskaini dizun telefono-konpainia baita ere.

Hemen ere gordetzen ditu Facebookek nabigatzailean gorde izan zituen cookie direlakoak, gure nabigazio prozezu osoaren aztarnak direnak: nabigatzen eta orri ezberdinetan eman zenuen denbora, egin zenituen klik guztiak, inprimakietan betetako datuak eta abar luze bat.

Ordenagailuan cookie horiek gordetzea ez gaitzen badituzu, ezin izango duzu ez Facebook ez beste webgune ugari erabiliz. Horregatik esaten da horrelako produktuak ez direla doakoak: zure pribatutasuna eta datu pertsonalekin ordaintzen duzu. Zu zara produktua!

facebook2

3- Zure telefonoan ahaztutako argazkiak

Facebookeko smartphonetarako aplikazioak baliabide berri bat dauka, telefonoa eta profila automatikoki sinkronizatzen duena.

“Facebookekin konektatu” aukera sarritan erabiltzen baduzu beste webgune edo zerbitzuetatik, jakin behar duzu horietan egiten dituzun ekintza eta jarduerak ere Facebooken esku uzten dituzula.

Aukera hau baieztatzen duzunean webgune hori zure telefonoarekin konektatu egiten da eta zuk egindako argazkiak partekatzen ditu eta bilduma berezi batean gordetzen ditu. Bilduma hori partekatzeko aukera daukazu.

Beraz, Thiago Tavaresek honen arriskuaz ohartarazten gaitu: inork zure kontuaren pasahitza lortuko balu, zure argazkietara heltzeko aukera izango du.

facebook3

4- Erostea nahi izango zenukeena

Profilean adierazitako atsegite, zaletasun eta gogoko gauzen informazioarekin, Facebookek zuretzako doituta izan daitezkeen gai eta entrepresen zerrenda osatzen du.

Plataforma honetan jarduten duzun moduaren arabera, halako iragarkiak erakusten dizkizu Facebookek. Eta ezinezkoa da plataforman iragarkirik ez ikustea.

5- Zure bilaketa guztiak

Gure profileko “jarduera-errejistroa” atalean interakzio, iruzkin, “atsegin dut” eta bilaketa guzti-guztiak gordeta daude.

Honetan, Tavaresek aurkikuntza berezi bat egin zuen baita ere: bertan gordeta daude “Argazkiak” atalean, Facebooken ikusitako bideo guztiak, nahiz eta hauetan ez esan atsegin izan dituzula edo partekatu izana.

Denbora errealean zein informazio ematen ari zaren eta Facebooken esku uzten ari zaren jakiteko tresna egokia da jarduera errejistro hau.

 

Harrituta edo beldurtuta? Guzti honetatik hausnarketa eta ondorioak atera behar ditugu: kontutan izan behar dugu Facebooken egiten dugun jarduera guztia beraien esku uzten dugula; partekatu eta zabaltzen ditugun edukiak Facebookek erabil ditzakela; eta, azken finean, gu garela produktua!

Beraz, ez ahaztu hau eta dagozkion segurtasun neurriak hartu, pribatutasuna zaindu eta profileko ezarpenak ondo egokitu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu