Banden Lehia moduko egitasmo batek lan handia suposatzen du antolaketa eta kudeaketa aldetik. Onlineko lehen faseak teknologikoki antolaketa eta garapen izugarria eskatzen badu ere, bigarren faseko finaleko kontzertuak ez ditu behar gutxiago. Zuzeneko ekitaldi batek dituen baldintzaz gain, ezaugarri teknologiko azpimarragarriak ditu ere Banden Lehiak.
Guztira bost talde arituko dira oholtzaren gainean finaleko egunean, Banden Lehiako lau finalistak eta talde gonbidatua (Vendetta aurtengoan) eta horrelako ekitaldi batek ezaugarri tekniko ugari prestatu behar dira.
Hemen gainetik nola antolatzen dugun kontatuko dizuegu labur-labur:
- Lekua eta antolaketa: azken hiru urtetan Bilborock aretoan ospatu izan dugu finala. Toki aproposada: zuzeneko tamaina honetako emanaldi bat antolatu ahal izateko prestatuta dago, Bilbon kokatuta, gazteen erreferentziazkoa, musikarekin estuki lotuta…Aurkezlea ere badaukagu, nola ez. Iazko eta aurtengo edizioko aurkezlea Oihan Vega esatari, DJ eta monologista izango da. Oihanek martxa handia ematen dio ekitaldiari.Epaimahaia osatzen duten lau kideak finala zuzenean ikusten izango ditugu ere. Eta beste materiala ugari prestatu behar izaten dugu: photocalleko orma, ematen diren sariak …
- Musika arloa: Baga-Biga diskoetxearen laguntza dugu musika arloko gaietan. Talde finalistez gain eskaintzen dugun talde gonbidatuaren kontzertua bideratzen dugu Baga-Bigarekin. Eta lau banda finalisten backline-a ere antolatzen laguntzen digute. Epaimahaikideak lotzen ere Baga-Bigaren laguntza izaten dugu.Bestalde, finala egunean lau taldetako kideei edizioko disko oroigarria entregatzen zaie ere bai, talde bakoitzak aukeratutako hiru kantez osatuta. Disko hau erlojuaren kontra ekoizten da eta inguruko guztiak kudeatu behar dira.Eta talde irabazleak ere Baga-Bigarekin ekoiztuko du disko berri bat 2014. urtean zehar.
- Alderdi teknologikoa: Banden Lehiako finala eskaintzen dituen baliabide teknologiko ugariengatik nabarmentzen da:
- Ekitaldi osoa aretoaren sarrerako pantailetan transmititzen da zuzenean.
- Bozkaketa sistema teknologikoki baldintzatuta dago: talde finalista bakoitzak telefono zenbaki bat izango du esleiatuta eta botoa emateko telefono zenbaki horretara dei galduak egin beharko dituzte banda bakoitzaren jarraitzaileek.
- Botoen kontaketa zuzenean eguneratuko da etengabe eta aretoan kokatuko ditugun pantaila erraldoi batzuen bidez jarraitu ahal izango da.
Botoak emateko epea bukatuta, talde bakoitzak jasotako dei galduen batuketa egin eta epaimahaikideen iritziarekin batuketa egiten dugu. Hemendik aterako da Banden Lehia 2013ko irabazlea!
Zein talde izango da? Iseka, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz banden artean dago aukera. Irabazleak datorren urteko BBKLive jaialdian joko du eta disko bat ekoiztuko du baita ere.
Erabakia datorren azaroaren 29an Bilborocken!