Sare sozialak

Zeintzuk dira munduan sare sozialik erabilienak?

Mundu mailan sare sozial erabilienen zerrenda osatu dugu. Horietako batzuk oso ezagunak dira eta gaur egun populazioaren kopuru handi batek erabiltzen ditu; baina badaude beste batzuk ezezagunagoak direnak, behar zehatz bat asetzeko sortuak izan direlako edo gai bati lotuta daudelako.

Hasteko, sare sozial bat zer den definituko dugu. Sare soziala lagun talde antolatu batek osatzen du eta bi elementu nagusi ditu: gizakiak eta hauen arteko konexioa edo lotura izatea. Sare hauen sorrera eta bilakaera naturala da, kideek harremanak izateko izango duten beharren arabera.

Azken urtetan sortu izan diren sare sozial berriek alde honetatik ekarpenik ekarri ez badute ere, aldaketa nabarmena sortu da beste alor batean: elkarren artean harremanak sortu eta egiteko modua aldatu egin dute. Egun, eragina izaten dute sare sozialek gure eguneroko bizitzako hainbat alorretan eta alor fisikoa eta onlinekoa geroz eta hurbilago daude.

Sare sozialei esker, beste aldetik, muga geografiko, ideologiko eta ekonomikoak gainditzen dira. Erabiltzaileok aukera handiagoak ditugu gure mezuak botatzeko eta eragina izateko.

Facebookekin ezagutu genuen eragin hau gizarte mailan, baina arrez geroztik asko ugaritu dira eta egun mota askotako sare sozial daude: orokorrak, Facebook bezalakoa; baina baita zaletasun, gai, arlo zehatzei lotutakoak baita ere.

sare-sozialak2

Zeintzuk dira mundu mailan erabilienak?

Erabiltzaile aktiboen irizpidearen arabera, hauek dira:

  1. Facebook:
    1.366 milioi erabiltzaile. Orotariko sare soziala.
    Ezagunena agian. Egunero 2,5 mila milioi eduki argitaratzen dira bertan; horietatik 80 milioi argazkiak dira.
  2. YouTube:
    1.000 milioi erabiltzaile. Bideoen sare soziala.
    Google eta Facebook ondoren, mundu mailan webgunerik ikusiena da. Minutuero 300 ordu bideo igotzen dira. 75 herrialdetan dago, mundu osoko %95ean eta 61 hizkuntzatan.
  3. QQ:
    829 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza, orotariko sare soziala.
    Txinan erabiltzen den berehalako mezularitzarako aplikazioa da. Egun, zerbitzu gehiago eskaintzen ditu: onlineko salmentak, jokoak, VoIP bidezko doako deiak, posta elektronikoa, disko gogor birtuala…
  4. WhatsApp:
    800 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
    Honek gure egunroko harremanetarako modua erabat aldatu du. Egunero milioi bat erabiltzaile gehitzen da aplikaziora. Erabilpenaren aldetik, egun bakoitzeko 30.000 milioi mezu, 700 milioi argazki eta 100 milioi bideo bidaltzen dira. 32 hizkuntzatan dago.
  5. Facebook Messenger:
    700 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
  6. QZone:
    629 milioi erabiltzaile. Orotariko sare soziala.
    Txinako sare sozial nagusia da.
  7. WeChat:
    500 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
    Txinan oso erabiliena, zerbitzu ugari eskaintzen ditu, mezuen bidalketaz gain.
  8. Linkedin: 347 milioi erabiltzaile. Lan eta arlo profesionaleko sare soziala.
    Arlo honetako beste guneen artean nabarmentzea lortu du. 200 herrialdetan dago. Egun, profesionalen arteko hirutik batek profila sortu du eta hautagaiak bilatzen dituzten enpresen %92ak erabiltzen du.
  9. Google+: 343 milioi erabiltzaile. Orotariko sare soziala.
    Aukera handiak ematen ditu, Google erraldoiaren barnean.
  10. Skype: 300 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza eta VoIP.
    45 hizkuntzatan dago. VoIPren bitartez kalitatezko dei eta bideodeiak egin eta fitxategiak partekatzeko aukera ematen du.
  11. Instagram: 300 milioi erabiltzaile. Argazkietarako sare soziala.
    Azken urtetan nabarmen hazi den sare soziala da.
    Ba al dakizu euskaldunok Instagramen jarduera nabarmena dugula?
  12. Twitter: 284 milioi erabiltzaile. Mikrobloggingerako sare soziala.
    140 karakterek askorako ematen dute! Gaur eguneko komunikazioan ezinbestekoa.
    Egunero 500 milioi txio zabaltzen dira.
  13. Viber: 236 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza eta VoIP.
    hainbat aukera ematen ditu: testu mezuak bidaltzea, argazki edo bideoak, deiak eta bideo deiak egin…
    193 herrialdetan dago eta 30 hizkuntzatan. Ekialdean hemen baino ezagunagoa.
  14. Tumblr: 230 milioi erabiltzaile. Mikrobloggingerako sare soziala.
    Testu, aipamen, irudiak, bideoak, gif delakoak, estekak eta audioak bidaltzeko aukera ematen du. Asko hazi da azken hilabetetan.
    Twitter eta Facebookeko aukerak nahasten ditu eskaintzen dituen baliabideen ikuspegitik.
  15. Snapchat: 200 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
  16. Line: 180 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
  17. Sina Weibo: 176 milioi erabiltzaile. Txinako mikrobloggingerako sare soziala.
    Twitter txinatarra deitzen diote.
  18. Reddit: 172 milioi erabiltzaile. Albisteen agregatzailea.
  19. Vkontakte: 100 milioi erabiltzaile. Errusiako orotariko sare soziala.
    Errusiako Facebooka deitzen diote eta Ukrania eta Bieloerrusian ere oso erabili da. Antzekotasuna badauka Facebookekin, baina zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, fitxategien trukaketa, adibidez.
  20. Flickr: 100 milioi erabiltzaile. Argazkietarako sare soziala.
  21. Spotity: 75 milioi erabiltzaile. Musika streaming bidez entzuteko sare soziala.
    Musika entzuteko moduan iraultza suposatu zuen 2008an sortu zenean.
  22. Pinterest: 70 milioi erabiltzaile. Irudien sare soziala.
    Sare hau nahiko berritzailea izan zen sorreran, oso grafikoa eta bisuala delako eta erabiltzeko erraza. Hainbat behar asetzen ditu.
    Bisita denbora luzea jasotzen du erabiltzaileongandik eta egunero 5 milioi eduki pineatu edo partekatzen dira sare honetan.
  23. Foursquare: 55 milioi erabiltzaile. Geolokalizaziorako sare soziala.
  24. Telegram: 50 milioi erabiltzaile. Berehalako mezularitza.
    WhatsApparen konpetentzia zuzena, honek baino baliabide gehiago eskaintzen ditu eta askoz seguruagoa da.
  25. Vine: 40 milioi erabiltzaile. Bideo laburren sare soziala.
    Twitterren eskuetan dago gaur egun eta gehienez 6 segundutako bideoak partekatzeko sortu zen.

sare-sozialak3

Zein erabiltzen duzu zuk? Ezagutzen zenituen denak?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu