Berrikuntza teknologikoak

Zeintzuk dira Adimen Artifizalaren arriskuak?

Aurreko artikulu batean Adimen Artifizialak sorraraziko dituen aldaketen onurak zerrendatu genituen. Hamaika ikertzaile eta adituk Adimen Artifiziala gizakion mesedetan jaio dela baieztatzen baitute. Baina badaude teknologia honen arrisku eta galerak erakarriko dituela baieztatzen dutenak ere. Arlo honen bi ikuspegiak lantzeko, hauei ekingo diegu oraingoan. Zeintzuk dira Adimen Artifizialak sortzen dituen kalteak?

 

adimen-artifiziala

Adimen Artifizialak sortutako ekosistema berri honetan dena ez da polita eta liluragarria, ikertzaile eta aditu batzuk ohartzen dutenaren arabera. Aurreko artikulu batean Adimen Artifizialak sorraraziko dituen aldaketen onurak zerrendatu genituen, baina teknologia honek erakartzen dituen arrisku eta kalteak azpimarratzen dituztenak ere badaude. Eta, gainera, nazioartean adituenen artean kokatzen diren ikertzaile eta zientzialariak dira: horien artean Stephen Hawking, Elon Musk eta Verno Vinge, besteak beste. Arlo ezberdinetan diharduten adituak dira: etika, filosofia, konputazioa, soziologia eta zientzia-fikzioa.

Talde honek Research Priorities for Robust and Beneficial Artificial Intelligence: an Open Letter izeneko manifestua argitaratu zuen 2015ean. Agiri honetan jasotzen dituzten baieztapen batzuk apokaliptikoak edo gehiegizkoak direla ematen badu ere, eztabaida hor dago eta gaur egun ere baldintza berdinetan ematen da.

Hauek dira agirian agertzen diren kezka eta arriskuak:

 

Adimen Artifiziala arriskutsua izan daiteke

Makina eta roboten adimena eta gaitasunen eta gizakion adimenaren arteko aldea gero eta txikiagoa dela diote ikertzaile hauek. Are gehiago, robot eta ordenagailuek dagoeneko gai dira gure gainetik egoteko arlo batzuetan eta etorkizunean argi daukate hau emango dela. Beraz, ardura sortzen die gai honek.

Adimen Artifizialeko sistemek eta makinek ez dituzte eskuratuko bi gaitasun: sentimenduak eta etika. Ez dira gai ona eta txarraren artean ezberdintzeko, programazioak eta ez arrazionaltasunak baldintzatzen duelako haren portaera.

 

Adimen Artifizialeko sistemek portaera desegokiak izan ditzakete

Kontrolik gabeko ingurune edo modu desegokian kudeatutako egoerak Adimen Artifizialeko sistemak portaera desegoki eta kaltegarriak izatera bultza dezake.

AdimenArtifiziala

Informazioa eskuratu eta kudeatzen dituztenen gehiegizko boterea

Teknologia hauek datu kopuru handiak bildu eta erabiltzen dituzte etengabe. Eta datu hauek kontrolatu eta aztertzen dituztenentzat egoera baldintzatzeko tresna izugarria bilakatu daiteke. Adimen Artifizialak erakarriko dituenen onuren artean ekonomiaren oreka aipatzen bagenuen ere, ikertzaile hauen iritzia guztiz kontrakoa da: informazioa eskuratzeko aukera horrek ekonomiak desorekatzeko ahalmena eskaintzen die.

Adibide gisa, hauek jartzen zituzten: datu pribatuen gaineko kontrola, ibilgailu autonomoek sortutako istripuen gaineko ardurak, borrokak ematen diren gunetan robot-soldaduen erantzukizuna…

 

Lan arloan sortuko diren aldaketak kaltegarriak izango dira

Hauek ere hezkuntzaren aldaketan jartzen dute beharren abiapuntua. Gizakiok baliabide berrietan trebatu eta etorkizunean behar izango diren lanak egiten ikasi beharko dugu. Lana ez da orain bezala ulertuko, ez arlo sozialetik, ez egin beharrekoengatik.

Adimen Artifizialak independentzia eskuratzeko arriskua

Taldeak Adimen Artifizialaren independentziaz kezka agertzen zuen ere, gizakia gainditu eta bere kabuz aritzeko gai ez ote den bilakatuko. Honek makinen gaineko kontrola galtzea ekarriko luke. Beraz, talde honek teknologia hauekin lan egiten dutenek iraultza robotika bati aurre egiteko segurtasun neurriak aurreikustea eskatu eta proposatzen du.

Nick Bostrom filosofo eta ikertzaileak Oxford-eko Unibertsitateko Future of Humanity Institute erakundea sortu du eta, honen ustez, gaia ez da gaur egun sakontasunez aztertzen eta gerta daitezkeen ondorioen azterketarik egiten. Bere esanetan, bonba batekin jolasten dagoen umearen pareko arriskua dauka egoerak eta erronka ez da izango makinek garatu ahal izango duten adimen maila, baizik eta gizakion garapen morala.

 

Eta zure iritzia zein da?

 

Guardar

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu