Banden Lehiako lehen fasean online taldeen alde bozkatu duten erabiltzaile guztien artean zozketa egin dugu. Zozketa horretako irabazleak 2016ko Bilbao BBKLive jaialdirako bonoa eskuratuko du.
Zozketa honetan parte hartu ahal izateko dinamika oso erraza zen. Erabiltzaileek webgunearen bidez botoak eskaintzen zituzten, euren musika talde gogokoenak finalerako sailkatzeko lehian. Bozkatu ondoren, bozketa online partekatzeko aukera eman izan dugu aurtengoan, Twitter bidez.
Jasotako txio guztien arteko zozketa egin dugu eta, beraz, badakigu zein izango den parte hartzaile zoriontsua.
Iragartzeko garaia heldu da.
Hau da txio irabazlea! Zozketan 19. zenbakia izan duena:
Hau da txioa:
#BandenLehia2015 ean TXIMINO taldeari botoak eman dizkiot http://t.co/B9Xo8QX2sm #BandenLehiaZozketa
— maaideeer12 (@maiderseiji3) October 6, 2015
Eta egilea? Txio hau @maiderseiji3 erabiltzailearena da.
Maider bermeotarra da eta berak jasoko du 2016ko Bilbao BBKLive jaialdirako bonoa. Zorionak Maider eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!