Aste honetan interneteko lehenengo web orriaren argitalpenaren 25 urte bete dira.
1990.eko abenduaren 21ean Tim Berners-Lee CERNeko ikertzaileak historiako lehen web orria argitaratu zuen.
Bera eta bere taldekideek gaur egun interneteko oinarria diren teknika eta baliabide batzuk sortu zituzten: HTML lengoaia, (HyperText Markup Language) edo hipertestuko etiketen lengoaia; HTTP protokoloa (HyperText Transfer Protocol); eta URL web-ean objektuen aurkitze sistema (Universal Resource Locator) sortu zituen.
Guzti honegatik Berners-Lee web-aren aita dela esaten da.
Nolakoa zen historiako lehenengo web orria?
Egun, orri hori ez dago iturriko zerbitzarian, baina helburu didaktiko eta dokumentaziorako ikusgai dago beste toki batean. Hemen sakatu ikusteko.
Eta nolakoa zen orri hori? Soilik testua eta hipertestuaz (estekak) osatuta zegoen. Beraz, gaur egun erabiltzen dugunaren oinarri berdina.
Interneteko datuak gaur egun
Internet World Statsek interneteri buruzko datu eguneratuak eskaintzen dizkigu.
Eta datu horiek harrigarriak dira:
- Mundu osoan zehar ia 3400 milioi internet erabiltzaile gara.
- Erabiltzaileen %48a baino gehiago Asian daude.
- Interneteko penetrazioa mundu mailan %46koa da. Ipar Ameriketan %87,9koa da; Europan, %73,5a; Karibe eta Hego Ameriketan, %55a; Asian %40a; eta Afrikan %28,2koa.
- 970 milioi webgune daude aktibo orain, 2014an zehar 1000 milioietara heldu izan direla.