Berrikuntza teknologikoak

“Zein da euskara edo beste hizkuntza bat ikasteko gakoa? Maitasuna”. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esana.

Aiaraldeko webguneak Korrikari eskaintzen dio atal berezia. Euskaldunon testigantzak jasotzen ari dira eta lehenengoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariarena izan da.

Pena merezi du irakurtzeak, benetan!

Ibarretxe lehendakaria

Aiaraldea.com webguneko argazkia

Hemen berak esandako hitz batzuk:

Aitortu behar dizuet, ez nuen uste posiblea zenik berrogei eta piku urteekin euskara  ikastea eta are gutxiago euskaraz bizitzea; baina honetan ere ustea ustel, ez da horrela. … Zein ote da, orduan, gakoa euskara edo beste hizkuntza bat ikasteko? Erantzuna, nire ustez, argi eta garbi dago: maitasuna“.

Niretzat euskarena “bizitza proiektua” izan da, nire bizitzako proiekturik garrantzitsuenetariko bat“.

““Bidaia” benetan polita da euskaraz bizitzea, lan egitea, kirola egitea, atseden hartzea. “Bidaia” polita euskara kaleratzea eta nazioartera zabaltzea, munduko plazan jartzea“.

Nire lanak eta ahaleginak berdina izaten jarraitzen du: geure herria -Euskadi edo Euskal Herria-, geure kultura eta geure hizkuntza, munduko plazan kokatzea. Eta “etxean” -Euskal Herrian-, zein Españan, Europan edo Ameriketan, euskara erabiltzen dut konferentziak emateko, nire lanak aurkezteko. Eta horrekin batera adierazten diot jendeari, guk, euskaldunok geure hizkuntza -munduko hizkuntzarik zaharrenetariko bat- hitz egingo ez bagenu inork ez lukeela egingo eta orduan guztion kultura unibertsala ez litzatekeela aberatsagoa izango, baizik eta pobreagoa“.

Euskara da geure hizkuntza eta horrela izango da betiko. … euskaldun guzti-guztion hizkuntza… denon ondarea eta denon beharra duena. Elkarrekin bizitzeko hizkuntza, elkarri hitz egiteko, elkar ulertzeko hizkuntza. Aurtengo Korrikaren leloak dion moduan: eman euskara elkarri“.

Animatu eta irakurri, hemen testu osoa.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu