Aholku teknologikoak Sare sozialak

Zein adinekin has daitezke haurrak sare sozialak erabiltzen?

umeak-sare-sozialak

Haur eta nerabeen jarduera sare sozialetan guraso askoren kezka bilakatu da. Batzuentzat sare sozialak mamuak dira; beste askok, ostera, ez dakite sare sozialak erabiltzen hasteko gutxienezko adina zein den ere ez, legeak zer adierazten duen horri buruz eta sare sozial bakoitzak zein politika daukan. Zein adinekin has daitezke haurrak sare sozialak erabiltzen? Hemen argitzen dugu.

umeak-tabletak

Sare sozial guztiek kontua zabaldu ahal izateko gutxienezko adina ezartzen dute, bakoitzak bere ikuspegi eta barne araudiaren arabera. Adin hau, noski, publikoki adierazita dago, nahitaezkoa den erabilera baldintza eta politikak zehazten dituen atalean. Bai, hau da normalean irakurri gabe onartu egiten duguna.

Estatu espainolean plataforma hauetara sartzeko araudia Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotzen da. Honen arabera, 14 urte baino gehiago dituzten haurren datuak jaso ahal izango dira; 14 urte baino gutxiago dituztenen kasuan, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da.

Beraz, 14 urte baino gutxiago dituzten haur/nerabeek ezin dute sare sozialak erabili eta izena emateko tutore edo gurasoen baimena behar dute.

Bestalde, Europar Batasunak lotutako datuen babeserako erreglamendua onartu eta indarrean jarri zen 2016ko maiatzaren 25ean, baina 2018ko egun berdinean hasiko da horren aplikazioa. Honen arabera, 16 urtetik aurrera adingabekoek euren datuen erabilerarako baimena eman ahal izango dute; eta estatu bakoitzak ahalmena izango du adin hori jaisteko, betiere 13 urteko gutxienezko muga izanda.

 

Sare sozialak erabiltzeko gutxienezko adina

Esan bezala, sare sozial bakoitzak, legeak markatzen duena betetzeaz gain, bere araudia sortu behar du eta argi eta publikoki adierazi. Hauetara erreparatuta, irudi honetan jaso ditugu sare sozial bakoitza erabili ahal izateko zein den onartutako gutxienezko adina.

sare sozialak eta haurrak

Egungo egoera

Egungo egoera, ostera, oso ezberdina da. Estatu espainolean ematen diren datuek hauxe erakusten dute:

  • 10 eta 15 urteen arteko nerabeen %97ak internet erabiltzen du.
  • 10 urteko umeen artean, 10etik 7k badauka bere telefonoa; horietatik %60ak smartphone-a delarik.
  • 15 urteko gazteen %69ak internet gabe dagoenean txarto sentitzen dela adierazten du.

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu