Sare sozialak

Zein adinarekin hasi behar dute seme-alabek sare sozialetan?

Gaur egungo haur eta nerabeak natibo digitalak dira. Horrek esan nahi du teknologia eta arlo digitalarekin daukaten harremana guztiz naturala dela beraientzat: alde batetik, eguneroko jarduera da beraientzat interneten nabigatzea, gailuekin ibiltzea, eta abar; eta bestalde, ezagutza eta trebetasun teknikoa ere hasieratik eskuratu dute, ez dute analogikotik digitalera jauzia eman behar izan.

Sarritan, guraso edo tutoreengan oraindik ez da ere suertatu jauzi hau eta helduentzat arrotzak izaten dira internetaren erabilpena, gailuak, sare sozialetan ibiltzea… eta guzti honek desoreka handia sortzen du batzuen gogo eta besteen beldurren artean.

Zelan kudeatu guzti hau? Zein adinarekin has daitezke seme alabak sare sozialak erabiltzen edo interneten libreki nabigatzen?

Kontutan izan behar dugu beraientzat sare sozialak ez direla denbora pasa soilik. Sozializaziorako tresna nagusietariko bat bilakatu dira sare sozialak. Lagun eta berdintsuekin izaten dituzten harremanak, pantaila bat tartean dela ematen ohi dira gaur egun.

Beraz, akats larria da interneterako sarbidea mugatu edo debekatzea. Hasteko, ezinbesteko urraketak gertatuko liratekeelako; bestetik, lagunen arteko loturetan ere arazoak sor zitezkeelako.

Hiru ikuspegi nagusi landu beharko dira seme-alabekin:

  • Internet erabiltzen dutenean beraien jardueretara adi eta erne egotearen ardura hartzea.
  • Sare sozialek dituzten arriskuen inguruko informazioa helaraztea eta ohartzea.
  • Kasuan kasuko adinaren araberako erabilpen egokia egiten dutela aditu.

umeak eta teknologia

Noiz da goizegi sare sozialetan hasteko?

Gaur egungo haur eta nerabeek euskarri teknologikoen erabilpena eskura daukate eta erabiltzera ohituratuta daude (tablet, smartphone, ordenagailuak…). Euretariko askok jada sare sozial ezberdinetan profilak sortu izan dituzte, askotan gurasoak jakin gabe; eta hau larria da.

Sare sozial guztiek adingabekoen jarduerak mugatzeko erabilpen politikak ezartzen dituzte eta gehienetan 14 urtetik beherakoentzat muga dago, baina kontrolak ez dira maiz zorrotzak izaten eta jaioteguna adierazterakoan gezurretan ibiltzen dira muga horiek gainditzeko.

umea eta ipad

Orokorrean azpimarratu beharra dago 12 urtetik beherakoek ez daukatela oraindik heldutasun maila nahikoa, publikoki euren jardueren kontakizunean egoki jokatzeko. Beraz, tarte eta lehenengo jarduera hauetan helduen laguntza behar dute, arreta jartzea eta erne ibiltzea. Bide batez, interneten dauden arriskuez hezitu behar zaie: eraso birtualak, zirber erasoak, datuen urraketa, besterik beste. Helduak gara segurtasunez nabigatzen ikasteko arau eta oinarriak ezarri eta irakatsi behar dizkiegunak.

 

Nerabetasunaren hasiera

12 eta 14 urte bitartean internet komunikazio eta berdintsuekin lotura egiteko komunikazio tresna bilakatzen da. Legearen arabera, estatuan, 14 urtetik beherakoen edozein argitalpen eta jardueraren atzetik gurasoen aurretiazko baimena beharrezkoa da eta debekatuta dago nerabeak euren kabuz eta kontrolik gabe aritzea. Beraz, adin hau baino lehenago, ahal izanez gero, haurrek profilak sortzea ekiditu beharko genuke.

Hala ere, heldutasun maila nahikoa duela uste badugu eta interneten askatasun osoz ibiltzeko baimena ematekotan, zenbait ezaugarritaz ohartarazi behar zaie:

  • Datu pertsonala eta pribaturik ez argitaratzea.
  • Ezezagunak ez onartzea lagun moduan sare sozialetan.
  • Kreditu-txartelen zenbakiak ez zabaltzea.

Eta legalki muga gainditzen denean

14 eta 16 urte bitartekoek ez dute gure baimenik behar izango sare sozialetan profilak sortzeko. Orokorrean, adin honekin heldutasun maila nahikoa eskuratu eta hezituta daude askatasun gehiagorekin aritu ahal izateko. Hala ere, kontutan izan behar da beste arrisku batzuk sor daitezkela. Horien artean larri eta ohikoena teknologia berriekiko menpekotasuna izaten da.

Eguneroko bizitzako arlo analogikoan aritzeko denbora gutxiago izatea eta sozializatzeko arazoak sortzen dira. Helduen ardura da kasu honetan ere erabilpen hori arautzea: denbora mugak ezarri, segurtasuna bermatzeko informazioa eskaini, egiten dituzten jardueren inguruan arreta jarri…

nerabeak eta teknologia

16 urtetik aurrera helduak bezain trebetasun maila daukate; askotan maila handiagoa. Adin honetan gehiegizko babesa ematearen arriskua dago. Konfiantza eta informazioa eskaintzea izaten da kasu hauetan garrantzitsuena, gazteak ohartaraztea arazoak izatekotan laguntza izango dutela.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu