Euskara ingurune digitalean

Ze arraio da Arduino delakoa?

ArduinoUno

Dakizuenez, Aste Santuko bigarren astean nerabeei zuzendutako Arduino programazioko ikastaroa eskainiko dugu.

Lau egunetan zehar parte hartzaileek robot txiki bat sortzen ikasiko dute. Oinarrizko ikastaroa izango da, baina helburua da beraiek teknologia honetan lehenengo esperientzia bat izatea eta dibertitzen diren bitartean.

Baina zer da Arduino?

Arduino izenekoa elektronikako prototipoak sortzeko plataforma da. Arduino hardware librea da eta beraz, bere diseinuaren oinarri eta programazioa libreki partekatuta dago; horrela, edonork berea munta edo egokitzeko aukera dauka. Arduinoak badauka programatzeko sorftware librea.

Ingurune interaktiboak sortzeko pentsatuta dago, hardware eta software errazak erabiliz. Nahiz eta hainbat plaka ezberdin egon, ezagun eta erabiliena UNO izenekoa da.

Eguneroko bizitzan baliozkoak izan daitezkeen hainbat aplikaziotarako egokia da Arduinoa, elektronika programatzailea erabiliz.

 

Bideo honetan argiago ikus dezakezue:

Honetaz gehiago jakiteko, hemen esteka batzuk:

Arduinoko webgunea.

Arduino for Dummies (euskaraz)

Aste Santu honetan Euskararen Etxean gazteentzako Arduino ikastaro interesgarria burutuko dugu. Euskaraz eta doan. Animatzen zara? Izena emateko esteka hau sakatu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu