Atzo, Urriak 15, Zallako Institutuko DBH 3.mailako bi talde etorri ziren Euskararen Etxea ezagutzera.
Talde bakoitzean 17 ikasle zeuden gutxi gora-behera eta, beraz, asko ez zirenez, lasaitasun osoz eta guztion parte-hartzeaz pasatu genuen goiza.
Lehenengo taldea 10ak aldera iritsi zen Euskararen Etxera eta heldu bezain laster, Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzera joan ginen. Bertan, Euskararen jatorria, egoera eta bestelako ezaugarri asko landu ondoren, Komiki Digitalaren Tailerra burutzera joan ginen.
Lehenengo taldeak amaitutakoan, bigarren taldearen txanda iritsi zen. Goiza entretenigarria izan zen.
Hona hemen taldeen argazkiak: