Berrikuntza teknologikoak

YouTubetik bideoak deskargatzeko aplikaziorik onenen zerrenda

youtube

Sarritan YouTuben ikusten dugun bideoa gure ordenagailuan gorde nahi dugu betiko, beste erabilpen bat emateko edo betiko gure esku egoteko.

Edozein kasutan, kontutan izan behar da beti bideoaren egileak, YouTuben argitaratzerakoan, ezarri dituen erabilpen baldintzak eta lizentzia mota. Partekatzeko, berriro beste modu batean erabiltzeko, aldaketak egiteko edo zure materialen artean sartzeko baimenduta egon behar duzu.

Erabilpen eta egile eskubideak errespetatzea oinarrizkoa da.

Hau esanda, bideo bat plataforma honetatik deskargatu eta gure ordenagailuan gordetzeko hainbat baliabide dago. Batzuetan aurretik instalatutako programa baten bidez egingo da deskarga; baina badaude ere programaren beharrik ez dituzten baliabideak eta internet bidez erabiltzen direnak.

 

Gaurkoan gure ustetan YouTubeko bideoak deskargatzeko baliabiderik onenak aipatuko dizkizugu:

Savefrom

Aplikazio honen bidez interneteko webgune ezberdinetatik bideoak deskargatu daitezke, ez soilik YouTubekoak.

Ez duzu aplikazioa deskargatu beharrik. Soilik dagokion eremuan deskargatu nahi duzun bideoaren esteka itsatsi eta “Download” botoia sakatu.

Hau eginda, Savefromek bideoari buruzko informazioa eskainiko dizu: izenburua, iraupena eta deskargatzeko hainbat aukera: kalitate ezberdinak, formatuak (MP3 formatuan soinua bakarrik deskargatzekoa barne).

YouTubeDeskargatu

ClipConverter

Onlineko bideo formatuen bihurtzailea da aplikazio hau.

Honen bidez MP3, MP4, AVI, FLV eta abar luzapenezko fitxategia igo eta beste formatu batetara bihurtzea ahalbidetzen du, modu azkar eta errazean eta zure ordenagailuan ezer deskargatu gabe.

Gainera, interneteko esteka bat itsatsita, YouTubeko bideo batena, adibidez, bihurketa hori egingo du baita ere. Bukaerako fitxategia deskargatzeko aukera emango dizu bukatzerakoan.

 

Force Download

Aplikazio honek modu berdinean funtzionatzen du: ez du ordenagailuetan ezer instalatu beharrik eskatzen eta YouTubeko esteka itsatsiz zuzenean bihurtzeko formatua aukeratu eta berak egingo du dena.

Bihurketa bukatzen duenean gure ordenagailuan fitxategi berria gordetzeko agindu emateko sakatzeko botoia agertuko da.

 

DVDVideoSoft

Kasu honetan ordenagailuan aplikazioa deskargatu behar izango duzu. Doako programa da, askea eta Windows eta Mac sistema eragiletarako bertsioak ditu.

Deskargatzeko beste aukera batzuk eskaintzen ditu baita ere eta instalazioa egingo duenean zuk aukeratu beharko duzu ea horiek nahi dituzun edo ez: Opera nabigatzailea, TuneUp Utilities eta SuperPlusRadio. Chrome nabigatzailerako luzapena ere eskaintzen du.

Aplikazio hau oso erraza da erabiltzeko eta azkar funtzionatzen du. Bideo bakoitza formatu ezberdinetan gorde dezakezu.

 

Chrome YouTube Downloader luzapena

Chrome nabigatzailea erabiltzen baduzu, honetan luzapen berezi honen bidez aukera ematen du YouTubeko bideoak deskargatzeko.

Luzapena instalatuta baduzu, YouTubeko bideoen leihoan zuzenean azpian agertuko zaizkizu deskargatzeko hiru aukerak: FLV (240 edo 360ptan) edo MP4 formatuan.

 

Hauek dira aplikaziorik erraz, azkar eta gomendagarrienak, baina badago beste asko. Zuk zein erabiltzen duzu? Iruzkinetan kontatu ahal diguzu, nahi izanez gero.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu