Euskara ingurune digitalean

“Youtubeskolak” egitasmoa abiatuko da Zalla, Derio, Durango, Zornotza eta Basaurin

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak Youtube-ri buruzko ikastaroak ondu dituzte urrian, Bizkaiko bost udalerritan.

Ekimena Basauri, Durango eta Amorebieta-Etxanoko Udalekin eta Enkarterriko eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan burutu da.

Horrekin batera, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko dute urrian eta azaroan, Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.

Ekimena irailaren 13an aurkeztuko da Euskararen Etxean, Bilbon, 11:00etan.

Ekitaldian ondokoek parte hartuko dute: Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendaria, eta Iban Garcia eta Ane Atxutegi Youtuber gazteak, biek ala biek proiektua sustatzeko abiatutako kanpainan parte hartuko dute.

YOUTUBESKOLAK

YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.

Ekimenean parte hartuko dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta kudeatzeko. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…

LEHIAKETA ETA JAIA

Halaber, Youtubeskolak proiektuaren baitan, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko da, euskaraz. Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan.

Horretarako, parte-hartzaileek gai zehatz baten inguruko bideo bat egingo dute, zeina objektu eta esaldi batekin osatuko den; adibidez, objektua, egurrezko koilara bat eta esaldia, “aurrerapen teknologikoak izugarriak dira!”.

Sariak hauexek izango dira: 13-14 urte bitartekoentzako Sari Nagusia eta 15-16 urte bitartekoentzako Sari Nagusia. Hirugarren sari bat ere izango da, Youtuber Bizkaitarraren Bideorik Onena. Bi irabazleek Iphone 7 Plus bana jasoko dute, eta Youtuber Bizkaitar onenak, berriz, kamera bat, GoPro Hero 7 Black.

Irabazleak jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da Bilbon dagoen Euskararen Etxean.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu