Sare sozialak

Youtuberrek parte hartu dute Euskal Encounterren!

 Youtuberen hazkunde izugarriaren eta plataforman ematen ari diren aldaketen ondorioz, youtuber asko espezializatzeko beharrean ikusten dira bizirauteko. Honela azaldu dute Xuri Fenton, Rodrigo Septien, Alvaro Pascual eta Jose Luis Crespo milioika jarraitzaile dituzten bideo-sortzaileek Euskal Encounterren. Youtuberrak, euren lanaren nondik norakoa azaltzen nahiz Youtuberen edukiaren inguruan hausnarketa egin dute, egun hauetan BECen.

 

Ehun milioi ikusle baino gehiago dituen ‘Destripando la historia’ Youtube kanaleko autore Rodrigo Septienek eta Alvaro Pascualek Googlek Youtube erosi zuenetik aldaketak nabari dituztela diote: “Plataformaren garapena handia izan da, baina sormenezko edukia indarra galduz joan da”, azaldu dute biek. “Moda bat dago muntaia azkarrekin eduki ikusgarriak sortzeko”, deskribatu dute.

8 urteko esperientzia eta 400.000 jarraitzaile dituen 24 urteko ilustratzaile eta modelo Xuri Fentonek edukiei buruzko iritziarekin bat dator, baina “plataformak funtzionamendu bikaina” duela dio. Hala ere, “bolaz betetako igerileku bat grabatzea erabaki dezakezu”, gaineratu du edukien gai anitzei eta kalitate eskasari erreferentzi eginez. Fentonen iritziz, nahiz eta plataformaz aldatzea pentsatu duen, pentsamendu hori “sortzaileen edo ikusleen nekeak eragiten du, ez plataformaren funtzionamenduak”.

Bestalde, Fisika Kosmologikoan aditu eta gaztelaniazko dibulgatzaile zientifiko garrantzitsuenetarikoa den Jose Luis Crespok dioenez, “jatorrizko Youtubea bokaziozko jendeak egindako bideoz beteta zegoen, pasioz beteriko jendeak egindako edukiak ziren”. Ekintza horren bidez dirua egitea posible dela ikusterakoan, “gaur egun badago plataforma ikertu eta ulertu ondoren, dirua irabazteko helburuarekin youtuber sartzen den jendea”. Crespok duela lau urte sortu zuen gaur egun 40 milioi bisita dituen Youtubeko ‘Quantum Fracture’ kanala.

Fentonen aburuz, plataforma hau “garatu eta profesionalizatu egin da”. Hasieran, “inork ez zekien dirua lortzeko gai izango ginela Youtuben”. Hala ere, ilustratzaileak oso panorama ezberdina marraztu du gaur egungo egoeraren inguruan: “Youtuben edukiak sortzen dituzten gazteek badakite zerk funtzionatuko duen eta zer den biralizatuko dena”. Nahiz eta ezagutza hori izan, lau youtuberrek “plataforma honetara igotako bideoez bizitzea zaila dela” azpimarratu dute. Crespok dio beste edozein lan bezalakoa dela: “Astero bideo bat igo nahi baduzu, egunero zortzi orduz egin behar duzu lan”.

Aurtengo partyaren dimentsioaren adibide dira honako datuak: 50.600 metro koadroko espazioa eta segundoko 60 gigabiteko abiadura lortzeko, ekitaldiak 122 kilometro sare-kable, 65 kilometro elektrizitate-kable eta 11 kilometro zuntz optikozko kable behar izan dira. Gainera, 7.200 ordenagailu elkarren artean konektatzea ahalbidetzen duten 150 switch ere beharrezkoak izan dira.

Euskal topaketa teknologikoak hainbat ekimen solidario antolatu ditu aurtengoan, baita aspektu sozialak jorratzen zituzten hitzaldi eta tailerrak ere. Honela, Euskaltel Konekta Fundazioaren helburu nagusienetarikoarekin bat egitea lortu du partyak: Interneten eta teknologia berrien mundua zabaltzea eta gizarteratzea.

Aldi berean, hitzaldi eta lantegien programak gizarte dimentsioa azpimarratzea bilatu du. Partyaren gai nagusia, ‘Security Awareness’, umeen eta adinduen segurtasun informatikoan sakontzeko aukera eman du. Familiarteko segurtasun digitalean espezializatuta dagoen Gaptain enpresako adituek helduen inplikazioaren garrantzia adierazi dute adingabeen teknologia berrien erabileran. Azaldu dutenez, “10 eta 15 urte bitarteko umeen %65 Internet erabiltzen du helduen ikuskapenik gabe”, eta egoera honek umeak babesik gabe uzten ditu.

Bestalde, EuskalHack Segurtasun Informatikoko Elkartea adinduen babesaren inguruan mintzatu zen. Segurtasun informatikoko adituek hiru oinarrizko aholku plazaratu zituzten: aplikazioak eta gailu originalak erostea; horiek eguneratuta egotea segurtasunari dagokionez; eta gailu modernoen aldeko apustua egitea.

Arriskuen analisiaz gain, Internetek eta teknologia berriek gizartea eraldatzeko duten ahalmenaren inguruan hausnarketa egin da aurtengo edizioan. Lerro hau jarraituz, Opengunen LGBTI pertsonen inguruko gaiak jorratzen dituzten sortzaileen hitzaldiak bultzatu dira. Sophie Labelle komiki ilustratzaile kanadar famatuak sare sozialen garrantzia azaldu zuen bere web-komikiaren pertsonaia transexualen eguneroko bizipenak zabaltzeko. Alex Rodriguez ‘De Fobos y Deimos’ bideo-jokoaren sortzaileak formatu horrek jendea hezteko eta sentsibilizatzeko duen ahalmena goraipatu zuen: “Bideo-jokoak oso tresna erabilgarriak dira pertsonak sentsibilizatzeko, elkar lanera behartzen dutelako jendea”.

Azkartasunean, partaidetzan, berrikuntzetan eta erosotasunean, Europako erreferentziako topagune bihurtu da!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu