Aholku teknologikoak

YouTuber arrakastatsua izan nahi duzu?

youtube1

Bideoa da eduki-formaturik erakargarriena eta interneteko erabiltzaileek gehien eskatzen dutena, YouTube nagusi den kanala da. YouTuben arrakastatsuenak diren kategorien artean honako hauek daude: musika, bideojokoak, umorea, teknologia, edertasuna eta moda.

Hurrengo post honen bidez zenbait aholku partekatuko ditugu zurekin zure kanala plataforma horretan arrakastatsua izan dadin.

Erabateko anonimatutik atera eta sare sozialetan influencerra bihurtzeko eta YouTuben milioika bisualizaziorekin izarren Olimpora heltzeko oso bide luzea dago eta lan eskerga eskatzen du, bai eta arrakasta izateko giltza guztiez osatutako edukia eta marketing estrategia zehatza ere. Hala ere, YouTubeko eduki-sortzaileengandik zenbait irakaspen lor daitezke eta zure target-a fidelizatzeko, harpidedun-kopurua handitzeko eta, Google-ko streaming plataforman mailaz maila garrantzia hartzeko jarraibide batzuk ateratzea dago.

Sormena eta originaltasuna edizio eta postprodukzio ezagutzekin, faktura tekniko egokiarekin edo argitaratzeko jarraitutasunarekin ezkondu behar dira. Izan ere, edozeinek argitaratu ahal du YouTuben, baina gutxi batzuk dira milaka eta milaka erreprodukzio eta harpidedunen oinarri sendo eta fidela izateaz harro ibil daitezkeenak. Albiste bat kontatzeko gertatzen den bezala, zure YouTube-kanala ireki baino lehen zure buruari honako hau galdetu beharko diozu: zer, nor/nork, noiz, nola eta zergatik.

Edo gauza bera dena, kanalari dagokionez zure asmoak aldez aurretik zehaztu beharko dituzu, zure pertsonaia finkatu beharko duzu, zure edukia lantzeko erabiliko dituzun formatuak edo zure ikusle pertsonalen oinarrizko ezaugarriak aukeratu beharko dituzu. Halaber, ikusleria-nitxoaren arabera arrakasta izateko dituzun aukerak neurtu beharko dituzu, bai eta horien asetasuna ere. YouTuben arrakastatsuenak diren kategorien artean honako hauek daude: musika, bideojokoak, umorea, edertasuna eta moda edo teknologia. 

Zure kanala hobetzeko oinarrizko beste gako batzuk hurrengo hauek dira: izen dibertigarri, erakargarri eta gogoratzeko erraza hautatzea;  zure marka erregistratzea, ekipo teknikoan inberitzea irudiaren kalitatea hobeezina izan dadin eta, beraz, erabiltzaileari esperientzia ederra eskaintzeko; estimulazio bisualaren alde egotea; beste youtuber batzuekin elkarlana eta loturak ezartzea.

Edukia zure kanalaren erdigunea izan behar da eta horrek aldez aurreko planifikazioa eskatzen du, egutegi bat, lerroburu erakargarriak, gako-hitzak eta hashtag-ak erabiltzea; monetizazio bideei dagokienez, interesgarria da babesleak izatea, bai eta frogatzeko produktuak -adibidez, bideojokoak, elikadura-, teknologia- edo kosmetika-markak-  edo iragartzeko produktuak bidaliko dizkizuten markak –beti ere babestutako edukia dela adierazi behar da eta narrazio-atala baino laburragoa izango da-. Gehien errepikatzen den aukera zure edukia YouTube-ren Partners Programaren bitartez monetizatzea da, afiliatuen programa batera ere harpidetu zaitezkeen arren.

 We are Top 10 web-orritik infografia bat egin dute zure YouTube-kanala irekitzeko balio handikoak diren urrats, trikimailu eta aholku batzuk erakutsiz. YouTube-kanal famatua arrakasta izateko informazio giltzarri gehiago jarraian ageri den infografian duzu.

youtube-info1

youtube-info2youtube-info3

youtube2

 

Orain, azaldutako guztia praktikan jartzea falta zaizu bakarrik ea puntako euskal YouTuberra izatea lortzen duzun!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu