Sare sozialak

Youtubeko bideoen 4 trikimailu dibertigarri, ezagutzen al zenituen?

Egia da, askotan, ez garela ausartzen youtubeko bideoak ikustatzeko eskaintzen diren aukera guztietan kuxkuxeatzeko, uste dugulako ikus-entzunezko profesionalentzat baino ez direla. Baina badago zenbait aukera denbora errazten digutenak, eta bideoak gehiago disfrutatzera lagunduko digutenak. Segidan 4 aipatuko ditugu, errazak eta arin egitekoak, gainera programa berezirik instalatu gabe erabili daitezkeenak.

Bideo bat bidaltzeko aukera momentu zehatz baten hasteko aginduarekin

Batzuetan, bideo luze bat partekatu behar dugu baina behartuta gaude zein minutu zehatzetan arreta jarri behar duten zehazten. Ba… sentitzen dugu baina hori ez duzue horrela zertan egin behar! Bi modu dago bideo bat guk nahi dugun une zehatz batetatik aurrera zabaltzeko norbaiti bidaltzen diogunean. Lehengoa modua lortzeko hauxe egin behar dugu: guk nahi dugun momentu horretara heldu, bideoa geratu eta saguaren eskumako botoia sakatu. Orduan aukera ezberdinak zabalduko dira, bigarrena aukeratu behar dugu: kopiatu bideoaren urla uneko orduan (gaztelaniaz Copiar la url del vídeo a partir del minuto actual). Horrela lortzen duzun esteka ez da bideo osoarena baizik eta zuk aukeratu duzun segundo horretatik aurrerakoa. Beste modua hauxe da: bideoaren azpiko atalean “partekatu” sakatu eta zabaltzen den panel horretan, behean “hasiera” ondoan dagoen laukitxoan zein minutu edo segundotik aurrera interesatzen zaizun zehaztea. Gero goian sortu duen esteka hartu eta listo! Bigarren modu hau erabilgarria da Twitterren edota webgune baten txertatzeko baina ez du funtzionatzen Facebooken adibidez.

Bideoa nahi dugun segunduan zabaltzeko egin beharrekoa

Bideoa nahi dugun segunduan zabaltzeko egin beharrekoa

Edozein bideo 3 dimentsiotan ikusteko aukera

YouTuben badago zenbait bideo grabatuta 3 dimentsiotan eta betaurreko bereziekin ikusi behar direnak. Baina zer gertatzen da 3D-an grabatuta ez dagoen bideo bat 3 dimentsiotan ikusi nahi baduzu? Ba Androideko aplikazioak badu aukera bat hori egin ahal izateko. Telefonoan edozein bideo zabaltzen dugu eta goian eskuman agertzen diren hiru puntutxoren gainean atzamarra jarriz aukera batzuk zabaltzen dira. Aukera horien artean “cardoboard” sakatzen dugu, eta pantaila bitan zatituko da, bideoa modu esterokopikoan ikusi ahal izateko.

Bideo bat 3Dan ikusteko

Bideo bat 3Dan ikusteko

Edozein bideo gif animatu baten bihurtzeko aukera

Ez da Youtubek berak ematen duen aukera bat baina gifs.com webguneak erraz egiten dizu. Egin behar dena bakarrik hauxe da: interesatzen zaizun bideoa aukeratu eta estekan youtube hitza baino lehen gif hitza idatzi. Adibidez, https://www.youtube.com/watch?v=Sq4hF7rfeMs estekari horrela gehitzen diogu: https://www.gifyoutube.com/watch?v=Sq4hF7rfeMs eta enter sakatzen dugu. Momentu horretan beste webgune batera birbidaltzen digu eta gure bideoa gif animatu bihurtzeko prest agertzen da.

Bideo bat gif animatu baten bihurtzeko

Bideo bat gif animatu baten bihurtzeko

 Edozein bideo deskargatzeko aukera

Hau ere ez da Youtuberen berezko aukera bat, baina aurrekoan bezala estekari letra batzuk gehitzen lortuko dugu. Horretarako zera egin behar dugu, interesatzen zaigun bideoaren estekari hasierako zatia kentzea (puntua ere): youtube.com/watch?v=a0VU-eyg_wk eta bi S letra jarri. Horrela:  ssyoutube.com/watch?v=a0VU-eyg_wk
Savefrom.net, webgunera bidaliko gaitu zuzenean eta bertan fitxategia deskargatzeko gehien interesatzen zaigun formatua eta kalitatea aukeratuko dugu. Eta listo! Hori bai, gogoratu bideo askok egile eskumenak dituztela, beraz ez da gomendagarria babestuta dauden bideoak deskargatzea, eta askoz gutxiago fitxategi hauek banatzeko edota dirua lortzeko erabiltzea.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu