Berrikuntza teknologikoak

YouTubeko bideoak ikusi daitezke WhatsAppen aplikaziotik atera gabe

Jada posible da youtubeko bideoak Whatsappetik atera gabe ikustea. iOSetarako egongo da erabilgarri.

 

Beta formatuetan probatuta zegoen aukera bat zen eta oraingoan modu ofizialean iritsi da erabiltzaileengana. iOS erabiltzen dutenak ez dira WhatsAppetik atera beharko bidali dizkieten YouTubeko bideoak ikusteko.

Jende askok denbora luzez egindako eskakizuna da. Lehiakide diren mezularitza app gehienek eskaintzen aspalditik eskaintzen zuten aukera hau eta Whatsapp ezin izan da atzean gelditu.

Hau erabiltzeko beharrezkoa da App Storen eskuragarri dagoen WhatsAppeko 2.18.11 bertsioa deskargatzea.

Behin iOSera iritsita, laster aterako da mahaigaineko aplikazioetarako eta baita bideo zerbitzua eskaintzen duten beste plataformetara ere; une honetan YouTuberen aplikaziotik bidalitako bideo eta linkekin bakarrik egin baitaiteke.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu