Aholku teknologikoak Sare sozialak

YouTube-n harpidedun gehiago nola lortu

kohete

YouTube-ren oinarrizko ezagutzak zure kanalaren arrakasta hobetzeko aukera eman ahal dizu. Zure edukien estrategian bideoak oraindik ez badira ageri, orain da momentua.

 

Mundu osotik hilero mila milioi pertsona baino gehiagok bisitatzen du Youtube, plataforma hau zure bideo-estrategia bideratzeko toki aproposa bihurtuz. Googlen atzetik, YouTube bigarren bilaketa motorra da. Horrez gain, YouTube-n edukia izanez gero, zure egitasmo edota zure erakundea errazago aurkitzea lortuko duzu Google beraren bitartez.

  • Syndacast-ek 2018an Interneten bidezko trafikoaren %74a bideoak izango direla aurreikusten du.
  • Saltzaileen %52ak bideoak inbertsio itzulpen handiena duten eduki bezala izendatzen dituzte.
  • YouTube eskuragarri dago 61 hizkuntzatan eta 75 herrialdetan erabiltzen da.
  • YouTube-ko bideoak erraz partekatzen dira, Facebook-en minuturo YouTube-ko 323 egunetako iraupen balioko bideoak ikusten direla.

Hona hemen harpidedun gehiago eta elkarrekintza gehiago lortzeko jarraibide batzuk:

1. Edukia erabilgarria eta kalitatezkoa argitaratzea

Zure markaren orrialderako, bakarra den eduki, gai garrantzitsuak edo joera nabarmenak sortu, zure erakundearen aztarna utziz. Zure produktu edo zerbitzuak adituak atzean baditu, aditu horiek erabili. Pentsatu zein den zure audientziarik aproposena, zeintzuk diren puntu kritiko nagusiak, eta nola burutu horiei erantzuten dien bideo-edukia.

2. Aukeratu zure izenburuak eta deskribapenak

Zure bideoen izenburuak eta deskribapenak zure egitasmo edota erakundearen kalitatea islatu beharko lukete. YouTube-ko izenburuen gehienezko luzera 100 karakteretan ezarrita, izenburu argi eta zehatza idatzi beharko zenuke. Zure bideoaren izena zure audientzia erakarriko duena da.

Ez utzi eremu hau hutsik, etiketak, hitz gakoak erabili; kopia-pegarik ez egin, eduki berezia idatzi; gehitu URLak

3. Ekintzara deia barnean darama

YouTube-ren funtzio integratuek ekintzetarako deia bideoan modu errazean sartzeko aukera ematen dute. Zure helburua zure harpidedun zerrenda haztea bada, “harpidetu orain!” bezalako zerbait zure ekintzarako deia izan daiteke.

Hainbat bideo-metodo daude zure YouTube bideoetan ekintza-dei bat sartzeko, esate baterako: bideoan hitz egiten ari den jendeak hurrengo ekintza hartzera gonbidapena luzatzea. Erabili izenburuak edo azpitituluak informazioa eta iradokizunak partekatzeko. Zure bideoetara interaktibotasun maila bat gehitzea, zure edukira ekintza deia botoi bat lotuz.

4. Sortu YouTube trailer interesgarri bat

Bisitariak erakartzeko eta zure kanaleko harpidedun berriak lortzeko modu gisa, YouTube trailer batek zure audientziaren kide potentzialak zure edukien gaia ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bazkideek harpidetzera sustatzen duen ekintza deialdia biltzen du. Entretenidu bisitaria kanalaren ingurua erakusteko eta ez soilik esanez adierazteko. Aurkeztu eskaintzen dituzun bideo motak eta horiek noiz argitaratuko dituzun. Iraupenari dagokionez, saiatu laburra egiten.

5. Zaindu ezazu zure kanalaren itxura

Zure produktuaren edukia zure marka izango da. Zure kanalaren ikonoak zure kanala irudikatzen du Google eta YouTube osoan. YouTube-k 800×800 pixeleko JPG, GIF, BMP edo PNG fitxategiak gomendatzen ditu eta arreta zure kanalaren arteari jarri, goian agertuko iragarkiari dagokionez, zure kanal ikusi ahal den plataforma guztietan agertuko delako (telebista, mugikorra, tabletak, eta abar). Gutxienez 2560×1440 pixeleko irudia igo.

6. Pertsonalizatu bideo bakoitzaren miniaturak

Kanalaren itxura modu gehigarri gisa poluzteko, zure bideoaren koadro txikiak pertsonalizatzea aukera ona da, zure edukia zein den azalduko duen irudi marka.

fondo

7. Erabili oharpenak

Bideoak interesgarriagoak eta interaktiboagoak egiteko modu zehatz bat oharpenak erabiltzea “zure bideoan testua, estekak eta sarbide puntuak gainditzeko” aukera ematen den heinean da. Baimendu bisitariek bideoaren beste toki batera salto egitea (eta ikusten jarraitzea); Iradoki beste bideo batzuk; zure webgunea partekatu, .

8. Argitaratu koherentziaz

YouTube-n harpidedun gehiago eskuratzeko modurik egokiena informazio iturri fidagarria izateaz gain, edukiak maiz eta koherentziaz sortzea da. Ezarri helburu errealistak, esate baterako, astean behin bideo berri bat oinarrizko edukiarekin igotzea, zure produktu edota  zerbitzuei buruzko tutorialekin.

9. Laburra bihurtu

YouTube bideo baten arreta-aldi orokorra gehienez hiru minutuz mantentzen da, orduan hobeto ahalik eta laburragoa egitea, baina dena gaia eta formatuaren araberakoa izango da [elkarrizketa, hizkera, tutoriala]. Garrantzitsuena istorioa modu egoki batean transmititzea da.

10. Beste YouTube erabiltzaileekin elkarlanean aritzea

Beste sare sozialekin gertatzen den bezala, zure marka edo erakundearentzako garrantzitsuak diren YouTube-ko komunitate ugari daude. Gonbidatu beste YouTuber batzuk  bideo batzuetan elkarlanean aritzeko, elkarrekiko sustapenek merkatu berrietan markak ikusgai ematen dituztelako eta harpidedun berriak irabazteko aukera areagotzeko. Gonbidatuak besteen bideoetan; YouTube bideo bat egin eta zatitu; zure bideoak beste pertsona batzuen kanal edo entitateetan igo; aipuak elkar-trukatu; sare sozialen bidez kolaboratu…

11. Elkarrenganako sustapena

Lagundu zure kanalera trafikoa zuzentzen zure buletinen bidez, zure webgune eta bestelako gizarte-komunikabideen kontuetatik.

12. Entzuleekin elkarreragina sustatu

Elkarrekintza sare sozialetan funtsezkoa da zure ikusleekin elkarreragina bultzatzeko. Gainera, galderak erantzutean, iruzkinak bermatzen dituen kalitatezko edukiak eskaintzen dituzu. Ezagutu zure audientziari zer interesatzen zaion. Beste erabiltzaileen bideoetan galdera interesgarriak egitea beste modu bat da elkarrizketa abiarazteko eta zure kanalera audientzia zuzentzeko. Harpidedun gehiago lortzeko ekintza garrantzitsuak: kanal interesgarrien eduki desberdinak ikertu eta galderak edota iruzkin egokiak utzi; animatu zure jarraitzaileak galderak egiteko eta ideia ezberdinekin hurrengo edukien prestaketan parte hartzeko.

13. Saritu itzazu zure harpidedunak

Guztioi gustatzen zaigu doako gauzak, sariak eta baliabide baliotsuak irabazteko aukera izatea, pizgarri horiek harpidetzeko edo harpidetzarekin jarraitzeko baliabide interesgarriak direlarik. Ikusle eta harpidedun gehiago lor ditzakezu zerbaiten trukean.

Ikusten duzun bezala, zure kanalerako harpidedun berriak lortzeko modu ugari daude. Ikusleek zer nahi duten kontuan hartuta, zuk edo zure marka nahi duenaren arabera komunitate dedikatu bat eraikitzeko aukera duzu. Eduki berezia eta baliotsua zure jarraitzaileentzat sortzeko lan egin eta zure kanalean jarraitzaile kopurua hazi egingo da!

Informazio gehiago artikulu honetan irakurgai [ YouTuber arrakastatsua izan nahi duzu?]

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu