Euskara ingurune digitalean

Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria, eskuragarri

Elhuyarrek jakinarazi duenez, Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea berritu da; orain, diseinu erakargarriagoa du eta erabiltzeko errazagoa da.

Bertsio honek hizkuntza-irizpide berrienak ditu txertatuak, hau da, Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyar Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu: azken urteotan gehitu diren hitz berriak, aldatutakoak eta onartzekoak ez liratekeenak ere bai.

Microsoft Officeko azken bertsioekin bateragarria da, eta beste hainbat aplikaziotarako ere erabilgarri dago:

  • MS Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook
  • LibreOffice, OpenOffice
  • Firefox eta Chrome web-nabigatzaileak

Beste hainbat aplikaziotan ere erabil daiteke Xuxen berriena: Hunspell-en oinarritutako datuak deskargatzeko moduan daude webgunean, eta formatu hori onartzen duten aplikazioetan erabil daiteke Xuxen; esaterako, Adobe InDesign-en.

Bertsio berria ordenagailuan instalatuta nahiz online erabil daiteke.

Informazio gehiago, hemen.

xuxen

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu