WordCamp-a WordPressi buruzko ekitaldia da, tokiko komunitateko zenbait boluntariok antolatutakoa WordPress Fundazioaren laguntza eta ikuskaritzarekin.
WordCamp Bilbao 2016 asteburu honetan [ekainak 11 eta 12] Bilboko Bizkaia Aretoan burutuko da. Bertan, Euskal Herriko eta nazioarteko hizlariek parte hartuko dute WordPressi buruzko azken berritasunak eta egin ahal diren proiektu sinestezin batzuen berri emateko.
Maila guztietako ponentziak izango dira, aldi bereko dostracketan antolatuta. Aretoetako batean garatzaileentzako zenbait gai landuko dira, eta beste areto batean garatzaile izan gabe WordPressi nola atera etekin gehiago azalduko digute.
Hitzaldien artean .EUS antolatutako “Migratu zure WordPress webgunea .EUS domeinura, nola egin eta zergatik?” lemapean, WordPress webgunea .EUS domeinura aldatzearen abantailak azalduko ditu Manex Garaiok. Urrats horietan garrantzia nabarmena izango dute WordPress-i egin beharreko aldaketek, baita domeinuaren posizionamendua zaindu eta mantentzeko urratsak ere azalduko dira. “Sare Sozialen pluginak WordPress-erako”, WordPressek sare sozialekin uztartzeko dituen plugin ezberdin, erabilgarrienak, erabiltzaileentzako erabilterrazenak, gehien erabiltzen direnak edota ezagunen berri izateko ere parada egongo da.
Bestalde, Ibon Azkoitia (@ibonazkoitia) Bilboko Wordcampeko antolatzaileariko bat eta Kreatidos eko sortzaileak WordPressen bidez nola kudeatu egitasmo bat bezeroekin eta sektoreko ezberdinetako enpresek bere onlineko irudia hobetzeko azalalpenak eta aurkezpena egingo du.
Nazioartetik Petya Raykovskak, Human Made enpresan Senior Project Managerra eta WordPress Polyglots eko kolaboratzailea eta Mauricio Gelves informatikaria Open Source eta WordPressen aditua maugelves.com eta cicloviajes.es proiektuen sortzaileak egongo dira, beste izen ezagunen artean.
Networking eta profesionalen arteko harremanak sustatzeko ere tartea egongo da. Bertan, adiskidetasun-harremanak eta harreman profesionalak finkatzeko aukera izango da perfil ezberdineko adituekin, barne garatzaileekin, diseinatzaileekin, marketineko pertsonekin, agentziekin, kazetariekin etab.
Horretarako Genius Taberna bat egongo da. Bertan, networking eremuan leku bat izango dugu zenbait gairi buruzko aditurekin aritzeko (garapena, hosting, SEO, Datu Pertsonalak Babesteko Legea, etab.), eta zalantzak argitzeko aukera eta gunea.
Berri guztiak Twitterreko @WCBilbaoEUS kontuan eta #WCBilbao traola jarraituz lortuko dituzu.