WIKI familiako proiekturik ezagunena Wikisource da, egunero bisitatzen dugun Entziklopedia Askea. Baina badaude ere bestelako proiektuak: Wikimedia Commons, munduko irudi libreen biltegirik handiena; Wikidata, datubase erraldoia; Wikhiztegia, hiztegi libre eleanitza sortzeko proiektua. Eta ezezagunagoa den Wikisource.
Wikisource liburutegi libre bat eraikitzeko proiektua da, izan ere euskarazko domeinua eta izena jaso du, Wikiteka jaio da liburuaren egunarekin bat. Denborarekin, 67 hizkuntzako jatorrizko liburu libreak bildu, digitalizatu, igo eta transkribatu dira domeinu propio baten bidez. Gainera, “Wikisource orokorra” dei genezakeena dago: bertan nahi diren hizkuntza guztietako testuak igo daitezke.
Euskal wikilariek, Urtarrilean Wikisource ikastaroan helburu bat jarri zieten ikastaro horri: ahalik eta azkarren domeinu propio batean egoteko lanak egitea. Hiru hilabetez komunitate bat sortu, edukiak igo eta moldatu eta beharrezko lan teknikoak egin zituzten, eta Wikimediari eskatu zioten domeinua martxan jartzea. Orain hilabete onartu zuten domeinua, eta joan zen astean egin zen euskarazko Wikisourceren bertsio propioa izateko lan tekniko guztia, munduko beste hainbat pertsonen laguntzarekin. Euskal wikililariek azala prestatu eta Wikiteka sortu dute, Wikisourceren euskal bertsioa.
Oraindik lan tekniko batzuk falta dira, baina zuk ere parte har dezakezu Wikitekan, libreak diren jatorrizko liburuak igo, transkribatu edo antolatzen. Zatoz gurekin abentura berri honetara!