Euskara ingurune digitalean

Wikimedia lantegian izen ematea zabalik!

“Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian” wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia antolatu dute EWKEALDEEHirikilabs eta UEUk elkarlanean, ekainaren 26a, Donostiako Tabakaleran, Hirikilabs laborategian. Tailerra doanekoa da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

 

Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian.

Egitaraua

09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea

10:00 – 11:00 Wikimedia familiako kide berriak: Txikipedia eta Wikiteka (EWKEko kideen eskutik)

11:15 – 13:30 Lantegi tematikoak

  • Oinarrizko Wikipedia ikastaroa
  • Txikipedia
  • Irudi bektorialen (SVG) lanketa
  • Bot-ak: zer dira eta zertarako?
  • Txantiloi automatikoak

Bazkaltzeko tartea

15:00 – 18:30 Editatoia eta hackatoia.

  • Bertsopaperak digitalizatu, Wikitekara igo, argazkiak jarri, artikuluak editatu, informazioa ustiatzeko metodoak baliatu… eta bururatuko zaiguna!
  • Txikipedia-editatoia: 8-13 urte arteko gaztetxoentzako edukia egokitzen eta sortzen.

18:30 – 19:00 Balorazioa eta aurrera begirakoak.

  • Emaitzen berri eman elkarri eta balorazioa.
  • Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena
  • eta aurrera begirako proiektuak lotzeko aukera.

Matrikulaziorako argibideak

Bazkaria

Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, PREZIOA 12,00€. Eman izena matrikula egiterakoan.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu