Euskara ingurune digitalean

Wikimedia Commonsera edukiak ekartzeko gida

Zure argazkiak eta bestelako fitxategiak Commonsen partekatzen dituzunean eta Wikipediako artikuluak horiekin irudiztatzen dituzunean, zure lana mundu osoko milaka —edo are ehunka mila— lagunek ikusi ahalko dute. Eta ikus-entzuleen are multzo zabalagoa duen baliabide komun bat eraikitzen laguntzen ari zara. Izan ere, Commonseko materialak hezkuntza webguneek, albiste hedabideek, blogariek, artistek, filmegileek, ikasleek, irakasleek eta beste askok erabiltzen dituzte.

 

Dozenaka milioi fitxategi dituenez, Wikimedia Commons da multimedia fitxategien online biltegi handienetako bat. Milaka boluntariok partekatutako lanekin eraikia, Commonsek bere barnean dauzka hezkuntzarako irudiak, bideoak eta audio fitxategiak. Fitxategi horiek Wikipediarako erabiltzen dira, bai eta irabazi asmorik gabekoa den Wikimedia Fundazioaren beste proiektuetarako ere. Commonsen dauden lan guztiek lizentzia libre bat dute. Horrek esan nahi du lan horiek edonork erabil eta parteka ditzakeela, dohainik, lizentziaren arauei jarraitzea beste betebeharrik gabe. Lizentziaren aruek, normalean, eskatzen dute egilea aipatzea eta lizentzia bere horretan mantentzea, beste batzuek era berean lana berriz partekatu ahal izateko.

Imajina ezazu mundu bat, non gizaki bakoitzak libreki parteka dezakeen jakintza guztiaren batura. Zure ekarpenak asmo horren parte izan daitezke. Zure argazkiak eta bestelako fitxategiak Commonsen partekatzen dituzunean eta Wikipediako artikuluak horiekin irudiztatzen dituzunean, zure lana mundu osoko milaka —edo are ehunka mila— lagunek ikusi ahalko dute. Eta ikus-entzuleen are multzo zabalagoa duen baliabide komun bat eraikitzen laguntzen ari zara. Izan ere, Commonseko materialak hezkuntza webguneek, albiste hedabideek, blogariek, artistek, filmegileek, ikasleek, irakasleek eta beste askok erabiltzen dituzte.

Gida honek Wikimedia  Commonsera edukiak ekartzen laguntzeko moduak erakutsiko dizkizu:

  • Commonsera ekarpenak egitea
  • Nola igo fitxategi bat
  • Fitxategiak Wikipediako artikuluetan jartzea
  • Fitxategiak wikikodea erabiliz jartzea
  • Fitxategiak beste webgune batzuetan erabiltzea
  • Nola igo fitxategi bat zuzenean gailu mugikor batetik

Hona hemen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak prestatutako Wikipedia irudiztatzeko gida

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu