Euskal egitasmoak

WIKIMARATOIA, euskal wikipedia handitzeko topaketa EHUn

WIKIMARATOIA apirilak 6, osteguna, Donostiako Carlos Santamariako mediatekan EHU-Wikipedia euskarazko Wikipedia handitzeko topaketa egingo du

Euskal Wikilariek eta Euskal Herriko  Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute WIKIMARATOIA, editatoia, Wikipedia handitzeko topaketa; Euskarazko Wikipedia sustatzeko eta unibertsitate mailako testuak Euskarazko Wikipedian ugaritzeko helburuarekin. Ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du topaketak: Jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko erabiliz.

Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia da, eta boluntarioz osatutako komunitate baten lanari esker da hori posible. Interneteko edozeinerabiltzaileren askotariko ekarpenekin elikatzen da entziklopedia askea, eta, horregatik, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Edonor izan daiteke artikugile, eskatzen zaiona da arau batzuk betetzea, gutxienez bete beharreko bi baldintza: euskaraz txukun egitea eta idazten denaz jakitea. Informazio txukuna duten datu baseak bilatu ohi dira, eta horietatik sortzen dira sarrera asko. Bada programa informatiko bat datu base horretatik informazioa hartu eta Wikipediako forma emateko prestatuta dagoena; horrela nahiko erraza da artikuluak sortzea. Hainbat hizkuntzatako Wikipediek egiten dute gauza bera.

Wikipedia-topaketa: Donostiako C.Santamaría Liburutegian, egingo dute apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 15:00tik 19:00ak arte.

Egun hauetan ere Euskal Wikipedia elikatzeko ekimen ezberdin antolatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean, beste batzuen artean berriki Medikauntza fakultatean egin dutena.

EHUko medikuntzako ikasleek Euskal Wikipedian 60 termino sartu dituzte

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu