Irailean jokatu zen Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa eta datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein lekutan libreki erabili ahal izateko. Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dugu eta aurreko urteko marka hautsiz, 859 argazki jaso ditugu.
EWKE elkarteak izendatutako epaileak lanean aritu dira eta badauzkagu dagoeneko argazki irabazleak. Finalista gisa hautatutako 10 argazkiak zuzenean nazioarteko sariketara pasako dira:
Euskal Herriko argazkirik onena: Ebaki lankidearen Gasteizko_Bataila_birsortzea_1.jpg. [Berak eramango du, Parrot Mambo Fly drona]
Bizkaiko argazkirik onena: Igerrak lankidearen Itsas_Gane_Igerrak.jpg. [Berarentzat izango da Hero Session waterproof Go-proa]
Bilboko argazkirik onena: Ebaki lankidearen 051_Grandes_Molinos_Vascos.jpg. [Berarentzat Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta]
Gainerako finalistak hauek izan dira:
TheKlan lankidearen Bilar -Sorginaren Txabola – 5.jpg
TheKlan lankidearen Narros jauregia eta olatuak – bodyboard.jpg
Ebaki lankidearen Gernika – Jai-Alai frontoia 5.jpg
Igerrak lankidearen Azpiegitura_hidraulikoa1.jpg
Ebaki lankidearen 107 Laudio – Ugarte dorretxe.jpg
Gara2lla lankidearen Abaroa jauregia edurrez.jpg
Ondare Lagunak lankidearen 204 Oñati – Sancti Spiritus Unibertsitatea.jpg
Lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak ikusteko: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Images_from_Wiki_Loves_Monuments_2018_in_the_Basque_Country
Amaitzeko, garrantzitsuena: gure ondarearen testigantza jasotzen duten argazki berri ugari daukagu hemendik aurrera, Wikipedian edo beste edozein egitasmotan erabiltzeko libre.