Aholku teknologikoak

WiFi sarea seguruagoa bihurtzeko trikimailuak

Oso zaila zaigu egun gure egunerokoa Internet gabe imajinatzea. Duela hogei urte nekez aurkituko genuke WiFidun etxerik; gaur, ordea, ezinezkoa da. Ezinbesteko lantresna bihurtu da. Nahiz eta duen garrantziaz jakitun garen, haririk gabeko sarearen konfigurazioari arreta gutxi eskaintzen zaio. Lehenetsitako konfigurazioa bere horretan uztea da errazena. Honek ez luke arazorik eman behar, baina arduratsu jokatu behar da arrotzak sartu ez daitezen.

Ez gara pelikuletan agertzen diren hacker maltzur horietaz ari, baina Internet eta WiFi konfigurazioaz zertxobait dakien edozein gure sarean sar liteke eta gure zerbitzuaz aprobetxatu. Trikimailu batzuk jakinda, hauek martxan jartzen ahal ditugu gure konexioa seguruagoa bihurtze aldera.

1.Router-erako sarrera baimenei erreparatu

Routerraren administrazioa mugatu behar da -etxeko ordenagailuak soilik sartzea baimentzea, alegia-. Noski, hau ez badugu konfiguratzen gure sarekoak ez diren erabiltzaileak sar litezke.

2. SSID (gure sarearen) izena aldatu

SSID (Service Set Identifier) edo gure sareari Interneta ematen digun enpresak izen bate maten dio. Sarearekin topo egiten duen arrotz batek erabiltzen dugun router mota zen den jakin dezake izenari soilik begiratuta. Hori gutxi balitz, beste hainbat datu ezagutu ditzake sarera sartu nahi duenak.

3. Zifratua eta lehenetsitako pasahitza aldatu

Egun zifratu sistema garrantzitsuenak –ia router guztiek erabiltzen dituztenak- WEP, WPA eta WPA2 dira; azken hau izanik gomendagarriena.

4. MAC bidez filtrazioa erabili

Oso erabilgarria da. MAC helbide edo sare-txartel helbide fisiko bana baitu egokitua bere hardwarean.

5. Antenen emisio potentzia egokitu

Logikoa badirudi ere, oso eraginkorra da. Seinalea mugatu eta distantzia jakin batera egokitzen badugu, zaila izanen du arrotz batek gure sarearekin eman eta konektatzea.

Iturria: tecnomagazine.net

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu