Aholku teknologikoak

WiFi irekien arriskuak, oporraldietan

Hoteletan aplikazioak jaisten dituzten turistak edo tabernetako wifi irekietara konektatzen diren erabiltzaileak ziberdelinkuentziaren xede izan ohi dira. Horrelako kasuen aurrean , ezinbestekoa da gure dispositiboak ondo babestea.

Taberna aireportu, autobus, plaza publiko, hotelak… makina bat lekuetako wifi irekiak erabiltzen ditugu, doakoak baitira eta haietara konektatzea geroz eta errazagoa baita. Aukera egokiak dira gure datuen kontsumoa aurrezteko, baina horrek dakarren arriskuez jabetu al gara?

Pasahitzik gabeko sare irekiak, irekiak izateagatik ez dira batere seguruak; hortaz, nornahik ikus dezake sare horietako trafikoa. Arriskuak asko dira, gure dispositiboak babesteko sistemarik eduki ezean: pribatutasun eza, identitatea ordezkatzea, dispositiboa kutsatzea edo datu sentsibleak lapurtzea, besteak beste.

Hala, ziberdelinkuenteek oso erraz zuzendu dezakete zure trafikoa erabiltzailearentzat ustez ezagunak diren iruzurrezko webguneetara, esaterako, posta elektronikoko zerbitzarietara, eta bertan erabiltzaileen datuak eskuratu.

Hori dela eta, protokolo seguruarekin, https eta ez http, nabigatu behar da. Horrekin batera, ez da batere gomendagarria da pasahitz bera erabiltzea hainbat zerbitzuetan, ez oporraldian ez inoiz.

Wifi irekien bidez, gainera, oso erraz infektatu daitezke dispositiboak, software gaiztoa erabiliz. Horretarako, delitugileak saiatuko dira erabiltzailea konbentzitzen klik egin dezan esteka zehatz batean. Esteka horren bitartez, gure dispositiboetan programa bat instalatuko da, dispositibo horiek menderatzeko asmoz.

Arrisku horiei aurre egiteko aintzat hartu beharreko beste aholku bat hauxe da: datu konprometituak behar dituzten operazioak ez egitea wifi irekien bidez; tartean, erosketak edo banku-operazioak. Hala, wifi irekietara konektatuz gero, ez erabili pasahitzik nabigatzerakoan.

Horrekin batera, ez jaitsi aplikaziorik ofizialak ez diren lekuetatik; mugikorreko GPSa beharrezkoa denean bakarrik aktibatu, eta adi partekatzen diren tiket eta ibilgailuratzeko txartelen argazkiekin, txarteletako kodeen bidez datu pertsonal asko eskuratu baitaitezke.

internet_wifi

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu